Real Sociedad de Futbol SAD

10/21/2018 | News release | Distributed by Public on 10/21/2018 11:15

Aurrera pausoa

Sansek etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu du CD Tudelanoren aurka bat eta hiru irabazi ondoren. Gipuzkoarrak nagusi izan dira hasieratik eta merezitako garaipena eskuratu dute.

Txuri-urdinek arriskua sortu dute lehenengo minututik. Aukera onena neurketak ordu erdia zeramean iritsi da. Zourdinek sortu du baina bere jaurtiketa kanporuntz joan da gutxigatik. Hurrengo jokaldi arriskutsuan gola iritsi da, atsedenaldira iritsi baina bi minutu lehenago. Zourdinek, protagonista berriro ere, area kanpotik sendo jaurti du gipuzkoarrei abantaila emateko markagailuan lehenengo zatiaren amaieran. Sanse nagusi, aukera asko sortu gabe baina erangikorrak izaten. Gaurkoan beste neurketa batzuetan atera ez dena atera da eta Sansek partida borobila egin du.

Eta bigarren zatian Imanol Alguacilen mutilek garaipen hori egiaztatu dute. Nafarrek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian, baina Sansek bigarren gola sartzea lortu du kontraeraso batean. Eskuin hegaleko jokaldi batekin, Petxarromanek zentroa jarri eta Gorostidik huts eta bikoa egin du. Kanpokoek arnasa hartu dute gol horrekin, baina denbora gutxigatik. Area kanpoko falta jaurtiketa batekin Royok gola sartu du CD Tudelanorentzat. Hemendik aurrera, etxekoak hobeto aritu dira eta gertu izan dute berdinketa. Gabarrek aukera argi bat izan du, baina Zubiaurrek eta langak gola saihestu dute. Amaitzeko hogei minuturen faltan, Zourdinek hirugarrena sartu du beste kontraeraso batean garaipena lortzeko.

Horrela, Sansek bi garaipen jarraian lortzen ditu eta hirugarrena azkeneko lau neurketetan. Hurrengo jaurdunaldian, Zubietan, RS Gimnastica Torrelavega jasoko dute.

Fitxa teknikoa:

CD Tudelano: Pagola, Jimenez, Meseguer, Lalaguna, Diego Royo, Zamorano (Tepa, min. 46), Vega, Pérez (Victor Bravo, min. 58), Ardanaz, Soto (Ion Velez, min. 74), Gabarre.

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Saenz (Zubimendi, min. 61), Zourdine (Calvillo, min. 84), Gorostidi, Olaizola, Lopez (El Haddadi, min. 73)

Golak: 0-1: Zourdine, min. 43; 0-2: Gorostidi, min. 53; 1-2: Diego Royo, min. 58; 1-3: Zourdine, min. 70

Epailea: Aranda Anquela. Txartel horia erakutsi die etxeko Gabarreri eta kanpoko Le Normand eta Zourdineri.