Real Sociedad de Futbol SAD

12/16/2017 | News release | Distributed by Public on 12/16/2017 12:05

Puntu ona

Realak puntu ona atera du arratsaldean San Maeseko derbian. Partida parekatu batean bi taldeek garaipena lortu ahal izan dute, baina berdinketa honekin gipuzkoarrek porroten bolada moztu egiten dute eta balio beharko du aurrera egin eta berriro goruntz begiratzen jartzeko.

Bi estilo guztiz kontrato aritu dira elkarren aurka San Mamesen. Biek bere ideiekin leial, partida kanpotarren agintearekin hasi da. Txuri-urdinek ikutu eta ikutuz iritsi dira gora, baina aukera garbiena kontraerasoan izan dute. Januzaj Oyarzabali utzi dio baloia eta honek, dena alde zuenean, gehiegi gurutzatu du baloia. Etxekoak boladetan egiten zuten eraso, baina Rulli arriskuan ipintzea lortu dute jokaldi pare batean. Mikel Ricok kanpora bota duen erremate batean eta, ondoren, dagoeneko denboraz kanpo zela, San Josek gora bota duen baloiean. Oso partida parekatua izaten ari zen, non Reala gehiagotan iritsi den arerioaren areara, nahiz eta bizkaitarrek ere bere une onak izan dituzten.

Athletic gogo ratera da bigarren zatian eta arrisku asko egin du lehen hamar minututan. Pixkanaka gipuzkoarrak gainetik kendu dute kezka hori eta pauso bat aurrera egin dute. Birritan gertu izan dute gola, baina azken unean kale egin dute. Etxekoek ez dute arrisku gehiago sortu, Reala zen gola ikutzen ari zena, baina ez da iritsi.

Puntu ona, urteko azken partidara ondo iristea ahalbidetu behar duena. Sevillaren aurka asteazkenean garaipen batek ikusmira politekin utziko luke Reala etorkizunerako. Aupa Reala!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Herrerín, Lekue, Núñez, Laporte, Balenziaga (Saborit, min.70), San Jose, Mikel Rico, De Marcos (Williams, min.67), Susaeta (cap), Raúl García (Córdoba, min.79) y Aduriz.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., De la Bella, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap), Januzaj (Carlos V., min.85), Oyarzabal (Canales, min.70) y Willian J.

Epailea: Fernández Borbalán. Txartel horiak: Aduriz, Lekue, Mikel Rico.