Heineken Jazzaldia

05/24/2017 | News release | Distributed by Public on 05/24/2017 04:04

Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du Heineken Jazzaldian

Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du urtero Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 52. edizioan ere.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesuan sailkatutako 10 taldek joko dute; beste 6 talde 2016an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 3 Musikenek proposatu ditu; 4 Katapulta Tour 2017koak dira; beste hiru antolakuntzak hautatu ditu zuzenean (Niña Coyote eta Chico Tornado, Sky Beats eta Descarga Libre 4tet) eta, azkenik, San Telmoko Eguerdietan joko duten 2 taldeak daude, Musikeneko irakaslez osatuak. Horiei guztiei Nauticool-en -aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazioa- jardungo duten 7 euskal DJak gehitu behar zaizkie.

Horrek esan nahi du, guztira, 35 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan.

Antolakuntzak zuzenean programatua

Niña Coyote eta Chico Tornado

Sky Beats

Descarga Libre 4tet: Dizzy Gillespie-ri omenaldia

San Telmoko Eguerdietako taldeak

Iñaki Salvadorren Laukotea: 100 urte Thelonious Monk jaio zela

Mikel Anduezaren Zazpikotea: 50 urte John Coltrane hil zela

Hautatze-prozesutik datozen taldeak

Z-Bone Project Quartet

La Prima Janis

The Disappointments

Diablues & Bluecifer

Didier Datcharry Trio

Ghost Number & His Tipsy Gypsies

Pas de Bourrée

Kass & The Gingerbread Boys

Reunion Big Band

Erik, Joanes & Dave

2016an diskoa argitaratu zuten taldeak

Elena Setién: Dreaming of Earthly Things

Marcelo Escrich-Silent Trio: Charlie Haden Songbook

Alberto Arteta Group: The Legacy

R.S. Basque Faktor: Akúfeno

Mikel Azpiroz: Zuri

Mikel Gaztelurrutia Trio: Walk

Musikenek proposatutako taldeak

Quintessence

From Lost To The River

Flan de Mono

Katapulta Tour 2017ko taldeak

Buffalo

Charlie & The Colours

Grande Days

Luma

Heineken Jazzaldiari buruzko Spotifyren zerrenda ofiziala

https://play.spotify.com/user/mmartin2009/playlist/7uVIwKyrAYQ8KgCjM2O7ZH

Sarrerak salgai

52. Heineken Jazzaldirako sarrerak www.heinekenjazzaldia.eus, Donostia Kulturaren eta Kutxabanken web orrietan eros daitezke.

Share the post 'Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du Heineken Jazzaldian'