Diputación Foral de Gipuzkoa

04/07/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/07/2017 01:49

Ikastaro teoriko-praktikoa Prehistoriako Gipuzkoan bizi ziren hartzei buruz

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola

Gordailuak, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak, zenbait jarduera antolatzen ari da lurralde honetan aurkituriko arkeologia eta paleontologia ondare aberatsa zabaltzeko. Eta lehenengo ekintza izango da gizarteari Gipuzkoako hartzak erakustearena.

Horretarako eta Prehistorian zehar, Gipuzkoan bizi izan ziren hartz espezie ezberdinen (Ursus deningeri [Deninger hartza], Ursus spelaeus [haitzuloetako hartza], Ursus arctos [hartz arrea]) aztarnak erakusteko eta zabaltzeko zenbait jarduera antolatu ditu Isturitz eta Oxocelhaya haitzuloekin, San Telmo Museoarekin eta Ekainberrirekin lankidetzan.

Horietarko jarduera bat ostiral honetan 18.30etan egingo da Gordailuan. Ikastaro teoriko-praktiko gisa antolatu da eta Aritza Villaluengak, UPV-EHUko prehistorian Doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea denak emango du. Arkeologia, Paleontologia, Ingurumena, Espeleologia, edo Museotako espezialistei zuzendua dago bereziki.

Ikastaro horren izena El oso (Ursus deningeri, Ursus spelaeus & Ursus arctos) testigo mudo de la Prehistoria izango da eta Gordailuan burutuko da. Interesatuan inskribatu daitezke kosturik gabe [email protected] helbidean.

Haitzuloak gizakiak eta haragijaleak aldika opupatzeko fenomenoa azken hamarkadetan soilik detektatu ahal izan da arkeo-paleontologiako erregistroetan. Indusketetan aplikatu ahal izan diren teknika berriak eta hezurren ikerketetan aplikatu diren berrikuntzen bidez haitzuloaren historian zehar okupazio momentu ezberdinak izan zirela jakin ahal izan dugu. Egun onartuta dago, gizakiak hartzak eta haragijaleak lehia estua izan zutela milurtetan zehar espazio berean bizi ahal izateko: haitzuloetan.

Gipuzkoako prehistoriako hartzei buruzko programa hau erakusketa batekin bukatu nahi dugu. Horren izenburua. Hartza Gipuzkoan, Begirada bat Prehistoriatik historiara Ekainberrin egingo dena SanTelmo Museoaren laguntzarekin datozen asteotan Ekainerarte.

Erakusketa hau, Gordailuak urtean bitan egingo dituen erakusketa ibiltarietako lehenengoa izango da eta Euskal Herriko biztanleen artean hartzak izan zuen presentzia adierazi nahi du. Lezetxikin aurkituriko hezur fosiletatik hasita hartzen errepresentazioetara iritsi arte, bai labarretako artean edo Isturitzeko tresna arkeologikoetan, baita ere Euskal folkloreko tradiziotan. Ibilbide hori Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta eta zainduta dauden bilduma arkeologiko eta etnografikoetan oinarrituta egingo da, hain zuzen.