Autoridad Portuaria de Pasaia

05/29/2017 | News release | Distributed by Public on 05/29/2017 00:08

Pasaiako portuak larrialdi-simulakro bikoitza egin du

Atzo goizean Portu Agintaritzak Autobabeserako Planaren aktibazioaren simulakroa egin zuen. Bertan, SOS Deiak, Donostiako Udalaren Suhiltzaileek, Portu Agintaritzaren zerbitzuek, Celestino de la Cruz S.L. txikizkariak eta Arrantza-lonjako Handizkarien Elkarteak parte hartu zuten.

Arrantza-lonjaren modulu batean sute bat simulatu zen, erantzun-denbora, bertako baliabideen eta parte hartzen duten eragile ezberdinen egokitzapena, eta horien arteko koordinazioa testatzeko.

Suteak, lonjako langileen hasierako erantzun bat, eragindako gunearen ebakuazioa, eta Suhiltzaileen lana eskatu zituen, egoera kontrolatu eta sua itzaltzeko.

Arratsaldean, berriz, Itsas-kutsadura gertaeretarako barne-planaren aktibazioa simulatu zen. Bertan, Itsas Salbamendu eta Segurtasun Elkarteak (Sasemar), Itsas Kapitaintzak, Praktikoek, Atoiontziek eta Amarratzaileek, Itsasoko Gurutze Gorriak, eta Portu Agintaritzaren bestelako zerbitzuek parte hartu zuten.

Bi laketontzien artean ustekabeko abordatzea simulatu zen, portuko bokaletik milia erdira. Ondorioz, bietako batean pitzadura bat ireki, gasolioa tanke batetik ateratzen hasten da, eta tripulatzailetako batek buruan kolpe bat hartzen du eta zauritzen da.

Erantzun moduan, zaurituaren erreskatea, atentzioa eta ospitalera anbulantziaz eramatea gauzatu ziren, eta aldi berean, kutsaduraren aurkako ekintzak antolatu ziren. Horretarako, atoiontzi batek eta Sasemarren ontziak (Salvamar Orion) kanpoko uren kutsaduraren aurkako barrera bat jarri zuten, lehenik orbanari eusteko eta ondoren bertan lan eginez orban horren dispertsioa errazteko.

Inplikatutako eragileen lankidetza bikainak bitarteko askorekin kontatzeko aukera eman zuen.