Real Sociedad de Futbol SAD

08/31/2017 | News release | Distributed by Public on 08/31/2017 03:18

Liga hasten du

Jubenilen Ohorezko Mailako taldeak asteburu honetan ekingo dio bere liga txapelketari. Aurredenboraldiko ohiko lanaren ostean, benetan erakargarria denaren txanda iristen da, ligaren txanda alegia. Lehiatu, gogor lan egin eta hobetzen jarraitzeko garaia da, bai pertsonalki bai talde moduan.

Kurtso honetako lehen parada, gainera, erronka polita da txuri-urdinentzat. Jon Mikel Arrietak zuzenduriko taldea derbi batekin estreinatuko da. Gure gazteek Athletic Clubari egingo diote bisita igandean 12:00tan Lezaman. Partida GOL kateak zuzenean eskeiniko du.

A Jubenilaren taldea honako jokalariek osatzen dute:

Atezainak: Iraitz Gelbentzu, Unai Ruiz-Zeberio

Atzelariak: Imanol Ezkurdia, Gexan Elosegi, Jeremy Blasco, Haritz Estivariz, Jon Ander Obeso, Unai Arruabarrena, Miguel Ángel Manso.

Erdilariak: Jon Ander Olasagasti, Jokin Gabilondo, Iñaki Recio, Anatz Elizondo, Daniel Garrido, Aritz Aldasoro, Iñigo Sánchez, Iker Kortajarena.

Aurrelariak: Roberto López, Jorge Aguirre, Beñat Eizagirre, Nace Koprivnik, Jorge Martínez-Losa, Imanol Galarreta, Javier Martón.

Utzitako jokalariak: Yago Cantero, Paúl Álvarez, Juan Uriarte, Iker Hernández, Julen Lobete, Jon Sánchez, Ekaitz Regil, Juan Gerardo Ramírez.