Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/04/2017 | News release | Distributed by Public on 11/04/2017 15:33

Beste puntu bat

Real C-k beste puntu bat eskuratu du, eta igotzeko playoffeko postuetan mantentzen da emaitza honekin. Bana berdindu du Portugaleterekin, non euriak zelaiaren egoeran eragin duen. Kanpokoak hobeto aritu dira lehenengo zatian, eta horren ondorioz markagailuan aurreratzeko aukera dexente izan dituzte, argiena Gabrirena izanik.

Bigarren zatian Real C hobeto hasi da, baina jokaldi arriskutsuenak kanpokoek sortu dituzte. 51. minutuan Portugaletek bi langa jarraian jo ditu, baina hauek aprobetxatu gabe. Celihuetaren burukada bati esker, korner batean, txuri-urdinak neurketan aurreratu dira, baina hortik gutxira Gabrik berdindu du. Etxekoak bigarren postuak kokatzen dira sailkapenean emaitza honekin, eta hurrengo astean CD Lagun Onak-en aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Blasco, Celihueta, Arambarri, Eguiluz, Zubimendi, Cardenas, Gabilondo, Veiga, Aranzabe, Martinez de Losa.

Portugalete: Pepelu, Garmendia, Méndez, Nuñez, Artabe, Cuberia, Ukerdi, Josue, Gabri, Infante, Bonilla.

Golak: 1-0: Celihueta, min. 65; 1-1: Gabri, min. 75

Epailea: Gomez Luque.