Real Sociedad de Futbol SAD

12/21/2018 | News release | Distributed by Public on 12/21/2018 12:20

Hau da bidea

Realak garaipen bikain batekin itxi du urtea Valencia CF-ren etxean huts eta lau irabazi ondoren. Txuri-urdinak nagusi izan dira partidan, non Nahikari protagonista nagusia izan den hiru gol sartu eta gero.

Lehenengo minutuetan ez ditugu aukera asko ikusi bi areatan. Lehenengoa Colemanek izan du hogeigarrenean, baina zorionez baloia kanpora joan da langan jo ondoren. Gipuzkoarrek ere arriskua sortu dute hortik gutxira Marta Cardonaren jaurtiketa batekin, baina kanpora joan da gutxigatik. Gola hurrengo jokaldian iritsi da, Kiana Palaciosek aldaratze bat aprobetxatu duenean huts eta batekoa egiteko. Atsedenaldira iritsi baino lehen Realak neurketa bideratu du Cardonari egindako penalti bati esker, Nahikarik sartu duena. Garaipena gertu zegoen baina bigarren zatian baieztatu beharra zegoen.

Eta Gonzalo Arconadaren neskek ez dute ia sufritu aldageletatik igaro eta gero. Partida kontrolpean izan dute eta, gainera, abantaila handiagotu dute markagailuan bi kontraerasoei esker, Nahikarik amaitu dituenak. Beharrezkoa zen garaipen hau 2018ko azkeneko neurketan. Azkeneko emaitzak ez dira positiboak izan baina gaur iritsi da eguna. Realak Erreginaren Kopan jokatutako partida oroitu du zelain berean gaurkoan. Horrela, txuri-urdinek sailkapenaren erdialdean amaituko dute jaurdunaldia, egoera lasaigarriago batean.

Gipuzkoarrek urtea eta bigarren itzulia Zubietan hasiko dute Logroño jasoz. Hau da jarraitzeko bidea. Goazen neskak!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Vreugdenhil, Van der Berg, Marta Carro, Jucinara (Serrano, min. 46), Coleman (Mari Paz, min. 56), Hernandez, Aedo, Carol, García (Pascual, min. 71), Medina (Carreras, min. 46).

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso (S. Olaizola, min. 88), Chini, M. Cardona (C. Bautista, min. 78), N. Eizagirre (Manu, min. 78), Palacios (Etxezarreta, min. 88), Nahikari.

Golak: 0-1: Palacios, min. 25; 0-2: Nahikari (p.), min. 39; 0-3: Nahikari, min. 64; 0-4: Nahikari, min. 81

Epailea: Huerta de Aza. Txartelik gabe.