Real Sociedad de Futbol SAD

02/09/2019 | News release | Distributed by Public on 02/09/2019 14:12

Nagusiak

Sansek garaipen berri bat lortu du etxean, non sendo ari den egiten, gaur arratsaldean Real Sporting B-ri hiru eta bat irabazi ondoren filialen arteko neurketan.

Ez da inor nagusi izan lehenengo zati honetan eta, gainera, galdutako baloi dexente ikusi ditugu. Horrela, ez dugu ia arriskurik izan bi areatan. Antzeko estiloak eta jokatzeko era bakarra. Kanpokoen aukera onena pase sakon baten ondoren iritsi da, baina Zubiaurrek bikain erantzun du Borregoren gola saihesteko. Hobeto amaitu dute lehenengo zatia txuri-urdinek, bereziki azkeneko hamar minutuetan. Sola eta Djouahrak pare bat abagune izan dituzte markagailua irekitzeko, baina itxaron izan behar dugu golak ikusteko.

Ildo horretatik jarraitu du bigarren zati honek. Kanpokoek pauso bat atzera eman dute gipuzkoarrei protagonismoa utziz, eta ez dute alferrik galdu aukera hori Aitor Zulaikaren mutilek. Aranbarrik buruz sartu du lehenengoa korner batean, buruz, neurketa bideratzeko. Bi minutu geroago, Olaizolak bigarrena egin du eskuin hegaleko jokaldi baten ondoren. Asturiarrek emaitza murriztu dute Elenaren golarekin hortik gutxira, Baina txuri-urdinek beste pauso bat eman dute Roberto Lopezen korner jaurtiketa zuzen batekin, hirugarren eta azken gola egiteko.

Beste hiru puntu txuri-urdinentzat sailkapeneko goikaldean mantentzeko. Calahorra izango da gure bigarren taldearen hurrengo aurkaria. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Aranbarri, Jimenez, Guevara, Gorostidi (Zubimendi, min. 88), Sola, Lopez (Veiga, min. 83), Djouahra (El Haddadi, min. 78), Olaizola.

Sporting B: J. Sanchez, Milovanov, Villabón, Zalaya, Espeso, Gragera, Iazpiri, Fernandez (R. Sánchez, min. 66), Borrego, Riego (García, min. 66), Sandoval (Elena, min. 55).

Golak: 1-0: Aranbarri, min. 55; 2-0: Olaizola, min. 57; 2-1: Elena, min. 67; 3-1: Lopez, min. 71

Epailea: Leo Ollo. Txartel horia erakutsi die kanpoko Milovanov, R. Sanchez eta Borregori.