Real Sociedad de Futbol SAD

12/10/2018 | News release | Distributed by Public on 12/10/2018 06:54

Aitorren beste oroipen bat nahi duzu?

Asteburu honetan berriro hunkitu gara gure Aitor Zabaleta maitearen hilketaren 20. urtea gogoratuz. Urteurren bat gehiagoz, txuri urdin familiak beren omenez egin zituen keinuak ugariak izan ziren, bai Anoeta Estadio barruan bai kanpoan.

Detaile hunkigarrienetako bat atzoko partida baino lehen gertatu zen. Zorigaiztoko irailaren 8 horren ondorengo egunetan gertatu zen moduan, Realeko jokalariak Aitorren kamiseta batekin zelairatu ziren, bizkarrean 20. urteurrenaren aipamenarekin.

Partidaren ostean, talde txuri urdina harmailara hurbildu zen kamiseta hauek oparitzeko. Oroipen kalkulaezina kamiseta horiek bere eskuekin jasotzeko ohorea izan zuten pertsona haientzat.

Izena eman ezazu eta kamiseta bat lortu ahal izango duzu

Oraindik oroitzapenezko kamiseta hauetako bat lortzeko aukera duzu. Realzale App edo gure web-aren bitartez izena eman duten bazkide guztien artean lehen taldeak sinatutako Aitor Zabaletaren bi kamiseta zozkatuko dira.

Bi kamiseten zozketa datorren abenduaren 18an burutuko da. Beraz, 2017ko otsailaren 2tik datorren 2018ko abenduaren 17ra bitartean realsociedad.eus-en edo Realzale App-ean izena eman duten bazkide guztiak sartuko dira zozketan.

Bazkidea bazara eta oraindik bazkide izatearen abantailak edukitzeko erregistratu ez bazara, bi modu honetan egin dezakezu eta opari polit hau eskuratzeko aukera ere edukiko duzu:

1. Webgunearen bitartez erregistratzeko: Sakatu HEMEN eta bete jarraibideak.

2. Realzale apparen bitartez erregistratzeko: Deskargatu appa HEMENDIK eta bazide gisa identifikatu zaitez 'profil' izeneko erlaitzean.

Oinarriak