Results

Real Sociedad de Futbol SAD

09/08/2018 | News release | Distributed by Public on 09/08/2018 12:33

Hirutik hiru

Real C-k denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Balmasedari huts eta bat irabazi ondoren bere zelaian. Ez dugu golik ikusi lehenengo zati honetan, nahiz eta hainbat aukera egon hori lortzeko. Martinez Losak izan du partidako lehenengo aukera argia korner batean, baina bere burukada ate gainetik joan da. Hortik gutxira aurrelari gipuzkoarra izan da berriro ere protagonista jokaldi batean baina etxekoek arriskua urruntzea lortu dute. Ia azkeneko minutuan bizkaitarrek izan dute abagune garbia atsedenaldira abantailarekin joatekin baina jokaldia Ruiz Zeberiok aldendu du.

Bigarren zatiko hasierak ez du inork menderatu lehenengo jokaldietan. Minutuak pasa ahala aukerak iristen joan dira eta Real C hobeto aritu da baloiaren jabetza duelarik. Martinez Losak gertu izan du gola berriro ere jokaldi korapilatsu batean baina zorte handirik gabe. Azkenean, amaitzeko ordu laurden bat baina pixkat bat gehiago gelditzen zenean, ezker hegaleko zentro bat Arkarazok sartu du bere atean txuri-urdinak markagailuan aurreratzeko. Sergio Franciscoren mutilek hainbat kontraeraso arriskutsu sortu dituzte azkeneko minutuetan baina golik lortu gabe. Emaitza honekin, gipuzkoarrek Liga hasieran honetan jokatu dituzten neurketa guztiak irabazi dituzte. Hurengo astean Santurtzik bisitatuko du Santurtzi.

Fitxa teknikoa:

Balmaseda: Anartz, Estevez, Javi, Arkarazo, Imanol, Benito, Mikeldi, Aitor, Mario (Pablo, min. 75), Ander Franco (Retes, min. 76), Lambarri.

Real C: Ruiz Zeberio, Elosegui, Arambarri, Blasco, Lucbert, Elizondo, Aldasoro, Sanchez, Garrido (Olasagasti, min. 58), Alkain (Gabilondo, min. 87), Martínez Losa (Agirre, min. 68).

Gola: 0-1: Arkarazo (b.a.), min. 73

Epailea: Gomez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Estevez eta Arkarazori eta kanpoko Aranbarriri.