Results

Real Sociedad de Futbol SAD

10/11/2018 | News release | Distributed by Public on 10/11/2018 02:20

Aukera Santanderren

Belar hockeyko taldeak bere partida aurreratu du eta Santanderreraino joango da bihar RS Tenisen aurka jokatzeko. Neurketa Ruth Beitia zelaian jokatuko da goizeko 11:00etan.

Txuri-urdinek ez zuten Poloren aurkako partida bukatzerik izan, eguraldi txarrarengatik, eta batzordeen behin-betiko erabakia iritsi bitartean, lehen puntuak eskuratzeko gogoz dira maila gorenera igo berria den talde kantabriarraren aurka.

Bestalde, gure bigarren taldeak estreinaldia izango du Bera Beran. FC Barcelona izango dute aurrez aurre igandeko 12:30ean.