Real Sociedad de Futbol SAD

11/23/2017 | News release | Distributed by Public on 11/23/2017 14:23

Sailkatuak

Realak helburua lortu du. Txuri-urdinek UEFA Europa Leagueko hurrengo kanporaketarako txartela lortu dute gaur arratsaldean Rosenborg BK-ri huts eta bat irabazita Mikel Oyarzabalek laurogeitamargarren minutuan sartutako golari esker. Sailkapena eskuan, orain lehen postua bilatzeko txanda izango da.

Minutu eta erdian Realak bi aukera garbi izan ditu. Willian Josek ez du asmatu eta denborarekin gola iritsiko zela zirudien, baina baloi jabezta ez da golean bihurtu. Bitartean, etxekoek, eraso azkarretan, batez ere Adegbenoren oinetan, Gola egiteko aukerak izan dituzte, baina ez dira fin ibili Rulliren aurrean. Berdinketak sailkapena ematen zuen hurrengo faserako, baina Eusebioren mutilek gehiago nahi zuten, eta horretarako partidari beste abiadura bat eman behar zioten.

Bigarren zatia lehengoaren berdina izan da. Aginduz, aukera argi bi edukiz Willian Jose eta Velaren oinetan, eta etxekoen bultzada askeak. Markagailua ez zen mugitzen, baina laurogeitamargarren minutuan Oyarzabalek sarera bidali du Bautistaren jaurtiketa baten aldaratzea. Garaipena eta txartela final hamaseirenetarako. Hamabost egun barru lehen postua egongo da jokoan Anoetan FC Zeniten aurka.

Fitxa teknikoa:

Rosenborg BK: Hansen, Hedenstad, Bjordal (Gersbach, min.87), Reginiussen, Meling, Rasmussen (Skjelvic, min.78), Jensen (cap), Trondsen, Levi (Jevtovic, min.65), Adegbenro eta Bendtner.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raúl Navas, I. Martínez, De la Bella, Illarra, Canales (Zubeldia, min.85), X. Prieto (cap), Oyarzabal, Juanmi (Carlos V., min.62) eta Willian J. (Bautista, min.75).

Gola: 0-1: Oyarzabal, min.90.

Epailea: Daniel Stefanski (Polonia). Txartel horiak Skjelvic eta I. Martínezentzat.