Real Sociedad de Futbol SAD

10/18/2018 | News release | Distributed by Public on 10/18/2018 06:00

Hamaika irabazleak

Joan den urriaren 8, 9 eta 10ean egin zen Sport Thinkers Smart Stadium lehiaketaren finalaren lehen fasea, Global Sports Innovation Center powered by Microsoftek antolatuta (GSIC), Real Sociedad SAD eta Microsoften lankidetzarekin. Oinarri teknologikoko enpresen lehiaketaren helburua da Anoetako estadioaren eraldaketa digitala bultzatuko duten ekintzak egitea, gaur egun berritze prozesu betean sartuta dagoelarik.

Iris Cordoba GSICeko zuzendari nagusiak zera dio: 'Oso pozik gaude deialdiaren prozesu guztiarekin. Aukera eman digute sektoreko 80 enpresa berritzaile ezagutzeko, zeinak soluzioak eta zerbitzuak garatzen ari diren, Reala bezalako erakundeei beraien eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzeko. Orain, horietatik 11k aukera dute beren teknologiak Anoetako disruptiboetan aplikatzeko. Enpresa irabazle guztietatik, 6 dagoeneko GSICeko bazkideak dira, eta gainerakoek ere bat egingo dute gure ekosistemarekin, zentroak eskaintzen dituen abantaila guztiez baliatzeko. Gainera, irabazle guztiek GSICek diseinatuta azelerazio programa hasiko dute, eta, hor, gure Sport Thinkers mentoreen sarea osatzen duten kirolaren industriako profesionalik onenen aholkuak jasoko dituzte'.

Juan Iraola Realeko Arlo Digitaleko arduraduna da, eta oso positibo baloratzen du GSIC eta Microsoftekin batera hasitako prozesua. 'GSICek Sport Thinkers Hub izenarekin sortu zuen programa hasi zenetik oso erakargarria gertatu zaigu, Reala bezalako klub batean berrikuntza garatzeko modu berri bat proposatzen duelako. Berrikuntza soluzio teknologikoetan oinarrituta dago, eta aukera emango digu 2016ko urtarrilean hasi genuen eraldaketa digitaleko proiektuan sakontzeko. Programa horri esker, hamaika proposamen teknologiko lortu ditugu, eta aukera berriak ekarriko dizkigute estadioari lotutako hainbat alderditan: jarraitzaileekin bestelako interakzio mota batzuk edukitzea, energi kontsumoak kontrolatzeko sistemak, instalazioak mantentzeko soluzioak, VIP gune berrien kudeaketa, edukiak sortzea, etab.

Zaila iruditzen zait Sport Thinkers Hub formatu honetarako alternatiba bat bilatzea, berrikuntza ezagutu, barneratu eta ezarri ahal izateko ezagutzak eta esperientziak ez dituen enpresa batean, arlo teknologikoa bezain eremu aldakor eta zorrotzean', adierazi du Juan Iraolak.

Anoetara eraldaketa digitala ekarriko duen 11koa

Batura Mobile Solutions (Espainia)

Brintia (Espainia)

Cinfo (Espainia)

Deep Data (Espainia)

Iristrace (Espainia)

iXpole (Belgika)

NFCSound (Herbehereak)

Pressenger (Hungaria)

Solos (Australia)

Yarr TV (Espainia)

Yerba Buena BR (Estatu Batuak)