Real Sociedad de Futbol SAD

10/28/2017 | News release | Distributed by Public on 10/28/2017 14:28

Gehiago nahi zuten

Real C-k bana berdindu du CD Basconiaren aurka Zubietan. Neurketa bizia izan da, gol-aukera asko izan dituena, baina azkenean bi taldeek puntuak banatu dituzte. Etxekoak aukera dexente izan dituzte partidan aurreratzeko, batik bat lehenengo zatiko azkeneko minutuetan, Alkainek bi jaurtiketa nahiko argi izan dituelako. Aldageletatik igaro ondoren, Celorrioren beste jaurtiketa bat zutoinean jo du.

59. minutuan iritsi da Realaren gola, Lucberten zuzeneko faltaren jaurtiketa bikainari esker. Jokaldi eztabaidagarria 70. minutuan heldu da, epaileak CD Basconiaren aldeko penaltia adierazi duenean. Celihuetak baloia ukitu zuela zirudien, baina epaileak kontrakoa ikusi du. Gainera, etxekoen atzelaria kanporatu du. Hor iritsi da kanpokoen gola, Tasconek sartu ondoren. Gipuzkoarrak azkenerarte saiatzen jarraitu dute, baina puntua positiboa da azkeneko minutuak hamar jokalarirekin jokatu dituztelako, eta honela beste puntu bat eskuratzen dute. Txuri-urdinak sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira emaitza honekin, eta astezkenean SD Beasain taldea bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Calderon, Blasco, Celihueta, Lucbert (Eguiluz, min, 79), Cardenas, Aldasoro (Arrue, min. 67), Thior, Veiga, Alkain, Celorrio (Garmendia, min. 76).

CD Basconia: Iru, Ochoa, Murua, Egiluz, Kortazar, Dulce (Bernaola, min. 85), Zarraga, Rudi (Salado, min. 51), Garai, Morcillo (Diarra, min. 66), Tascón.

Golak: 1-0: Lucbert, min. 59; 1-1 Tascon (p), min. 71

Epailea: Palacios Arrugaeta. Txartel horia erakutsi die etxeko Thior eta Veigari, eta kanpoko Tascon, Iru, Kortazar eta Egiluzi. Etxeko Celihueta kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 70).