Real Sociedad de Futbol SAD

07/19/2018 | News release | Distributed by Public on 07/19/2018 06:06

Aurkeztu da

Gaur goizean aurkeztu da 'Gipuzkoa Elite Women Football Cup' txapelketa La Perla Talasoterapiako instalakuntzetan. Abuztuaren 17 eta 19an burutuko da Zubietan (Jose Luis Orbegozo zelaian). Europako talde garrantzitsuenetarikoek hartuko dute parte: Reala, talde anfitrioi eta kolaboratzailea, Paris Saint Germain, Atletico de Madrid eta Fortuna Hjørring Danimarkako Champions taldea. Halaber, antolakuntzak astebururako gazteei zuzendutako entrenamenduak prestatu ditu.

Ekitaldian Iñigo Díaz de Cerio (Pioleteko bazkide fundatzailea, Txapelketa antolatzen duena), Denis Itxaso (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Diputatua), Martin Ibabe (Donostiako Kirol Zinegotzia), Alex Uranga (Realeko kontseilaria) eta internazional diren gure bi jokalariek parte hartu dute: Mariasun Quiñones eta Nahikari Garcia. Sarreren prezioa 8 eta 15 euroren artean egongo da. Antolakuntzak esan du sarreren bitartez jasotako diru kopuruaren portzentaiaren zati bat D´Genes eta AELIP elkarteentzat izango dela. Txapelketaren egutegia hurrengoa da:

Abuztuaren 17a, ostirala (17:30): Atletico de Madrid- Fortuna Hjørring

Abuztuaren 17a, ostirala (20:00): Real Sociedad-Paris Saint Germain

Abuztuaren 19a, igandea (10:30): partido hirugarren eta laugarren posturako neurketa

Abuztuaren 19a, igandea (13:00): finala

*Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da realsociedad.eus-n.