Real Sociedad de Futbol SAD

12/08/2017 | News release | Distributed by Public on 12/08/2017 03:20

'Igandean itxaroten zaitugu zure jostailu berriarekin'

Igandea egun berezia izango da denentzat. Gure alde solidarioena erakutsi behar dugu eta lagundu Gipuzkoako umerik gera ez dadila opari gabe Gabon hauetan. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren 'Beren eskubideak jokoan' kanpainari esker, Real Sociedad Fundazioa batu dena bosgarren urtez jarraian, Valenciaren aurkako partidaren aurretik, Estadioaren inguruan bi gune kokatuko dira jostailuak jasotzeko. Nahi duten zale guztiek bere ekarpena egin dezakete arrazoi polit honengatik eta bere jostailu berria eraman ezarriko diren karpetan.

Derrigorrezkoa da jostailua berria izatea, umerik desberdin senti ez dadin egun berezi horietan. Jostailuen jasoera goizeko 10:30etan hasi eta 12:15etan amaituko da. Iazko kanpainarekin, non Real Sociedad Fundazioa egon zen, 1700 ume laguntzea lortu zen, eta aurten zifra hori gainditu nahi da.

Estadioaren kanpoan ezarritako karpetan, Gurutze Gorriko boluntarioak eta gure harrobiko taldeko jokalariak izango dira jostailuak jasotzen. Beste ekintza on bat izango da gure gazteek beste errealitate sozialetaz jabetu daitezen. Ekimen hauetan parte hartzea bere formazioaren eta Zubietan egunero egiten den heziketa funtzioaren zati bat da.

Jostailuak uzteko lekuak:

- Bi karpa Realeko dendaren aurrean.

- Karpa bat 12 eta 13 ateen artean.