Real Sociedad de Futbol SAD

12/13/2017 | News release | Distributed by Public on 12/13/2017 05:08

Akziodunen Batzar Nagusia

Realak gaur abenduaren 13an, asteazkena, bigarren deialdian, bere Akziodunen Batzar Orokorra ospatuko du. Donostiako Kursaal Jauregian izango da 19etatik aurrera. Entitate txuri-urdinak egunean 13.774 akziodun ditu, horien artean 131.551 akzio banatuta dituztelarik.

Ate irekiera 17:30etan izango da, Batzarra 19etan izango den arren. Zentzu honetan Realeko Administrazio Kontseiluak partehartzaileei lekura garaiz iristea eskatzen die Batzarra ahalik eta puntualtasun handienarekin hasi ahal izateko.
Batzarrean parte hartzeko eskubidea dute Realeko bost akzio edo gehiago duten pertsonek edota gutxiago izanik, haiengan beste akziodunek delegatu dituztenak bost akziora iritsiz. Realak igorritako asistentzia eta ordezkaritza dokumentu ofiziala eraman beharko dute, nortasun agiri batez gain (NAN, pasaportea, gida baimena...)
Gai zerrenda:
Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak, 2017ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2017ko uztailetik 2018ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Administrazio Kontseiluko kideak kargugabetzea eta aukeratzea, kopurua zehaztuz, Estatu Sozialen 22 artikuluaren arabera.

Laugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.

Bostgarrena: Galderak eta eskaerak.