Real Sociedad de Futbol SAD

09/28/2017 | News release | Distributed by Public on 09/28/2017 13:00

Europak ez du barkatzen

Realak galdu egin du gaur gauean San Petersburgon bere akatsak direla eta. Bere erritmora jokatu den partidan, zoritxarreko jokaldiek gipuzkoarren la nona bertan behera utzi dute. Gipuzkoarrek FC Zeniti aurre egin eta hobe izateko gai direla erakutsi dute, baina gaur egindako hanka sartzeek min handiegia egin diete

Eta hori Reala ondo sartu dela neurketara. Baloiaren jabetzarekin eta zentzuz ukituz. Baina area hertzean galdutako baloi bat etxekoen lehen golan amaitu da. Rigonik gola egin du bosgarren minutuan. Pilotaren jabetza ez zen aukeretan bihurtzen, eta ordu erdia bete baino lehen, beste zoritxarreko jokaldi batean, Kokorinek bigarrena egin du errusiarrentzat. Emaitza ez zen merezitakoa, baina akatsak ordaindu egiten dira, are eta gehiago Europan, baina txuri-urdinek ez dituzte besoak jeitsi eta Llorenteren burukada on batekin markagailua estutu dute atsedenaldiare aurretik.

Bigarren zatian Realaren agintea handia izan da. FC Zenitek baloi luzeak besterik ez zituen erabiltzen, bitartea, txuri-urdinak Luneves atetik gertu ziren. Gora joan den Januzajen jaurtiketa batek berdinketa iragartzen zuen, baina etxekoen beste kontraeraso batean hirugarrena iritsi da, Kokorinen burukada batekin.

Porrot honekin Reala UEFA Eropa Leagueko L Multzoko bigarren postuan jarraitzen du. FK Vardarren aurkako hurrengo partida bikoitza erabakigarria izango da txuri-urdinek txapelketa honetan izango duten etorkizuna argitzeko.

Fitxa teknikoa:

FC Zenit: Lunev, Criscito (kap), Ivanovic, M. Mevlja, Mammana, Paredes (Dzyuba, min.88), Kuzyaev, Kranevitter, Kekorin, Driussi (Poloz, min.80) y Rigoni (Erokhin, min.74).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Llorente R., De la Bella, R. Pardo (Illarra, min.75), Zurutuza, X. Prieto (kap) (Juanmi, min.64), Canales, Januzaj y Bautista (Willian J., min.61).

Golak: 1-0: Rigoni, min.5. 2-0: Kokorin, min.25. 2-1: Llorente R., min.41. 3-0: Kokorin, min.60.

Epailea: Andre Marriner (ING). Txartelik gabe.