Real Sociedad de Futbol SAD

11/05/2017 | News release | Distributed by Public on 11/05/2017 13:23

Bikain

Realak primeran jokatu du arratsalde honetan. Partida borobil batean, txuri-urdinak argitasunez garaitu dute SD Eibar hiru eta bat ANoetan jokatutako neurketan. Hasieratik nagusi izanda, Willian Jose, Januzaj eta Oyarzabalen golek bultzada eman diote sailkapenean taldeari. Geldialdira etxeko lanak eginda doaz eta etorkizun politarekin aurretik.

Baldintzak ez ziren onenak futbolean aritzeko, baina Reala ondo moldatu da egoerara eta, lehen minututik, eroso izan da Anoetako berdegunean. Eibarrrek Rulli frogatu du lehen minutuetan, baina etxekoak izan dira barkatu ez dutenak bere lehen aukeran. Odriozolaren erdiraketa zehatza eta Willian Joseren burukada ederra. Abantailarekin, Reala gehiagoren bila joan da. Januzaj bikain batekin, aurkerak iristen jarraitu dute. Belgiarrak ez du asmatu atezainari ixkin egin eta gero, baina ondoren ez du barkatu birritan errematatuz Xabi Prietoren pase ezinhobea. Partida oso alde jarri da, nahiz eta Eibar aurrean izanda ez dagoen erlaxatzerik. Atsedenaldiaren aurretik, Illarrak ia Anoetan hankaz gora ipintzen du Dmitrovicen aurrean amaitu ezin izan duen jokaldi paregabe batekin.

Ez da minutua pasa eta Oyarzabalek bere bolada goleatzaileari jarraipena eman dio atezain gaindituz bat baten kontrakoan. Aukerarik eman gabe armaginei, Eusebiorenek gol gehiago nahi zituzten. Iñigok gertu izan du laugarrena burukada batean, baina Jordan izan da, jokaldi aske batean, Eibarrentzat gol egin duena.

Garaipen ona liga geldialdira sentsazio positiboekin joateko. Orain indarra hartzera etorriko diren datozen astetako partida mordorako.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap), Januzaj (Caros V., min.73), Oyarzabal (Canales, min.86) y Willian José.

SD Eibar: Dmitrovic, Capa, Gálvez, David Lombán (Bebé, min.57), Arbilla, Cote, Rivera, Jordán (Charles, min.85), Inui, Kike G. (I. Sarriegi, min.60) y Sergi Enrich.

Golak: 1-0: Willian J., min.12. 2-0: Januzaj, min.27. 3-0: Oyarzabal, min.46. 3-1: Jordán, min.72.

Epailea: Trujillo Suárez. Txartel horiak David Lombán, Arbilla eta I. Sarriegi kanpotarrentzat.

Asistentzia: 20.387 ikusle.