Real Sociedad de Futbol SAD

09/16/2018 | News release | Distributed by Public on 09/16/2018 12:50

Gehiago merezi izan dute

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Langreoren aurka. Txuri-urdinek neurketa menderatu dute baina ezin izan dituzte sortutako aukerak amaitu.

Gipuzkoarrak nagusi izan da lehenengo zatian, nahiz eta golik ez sartu. Baloiaren jabetza izanik, Imanol Alguacilen mutilek arriskua sortu dute areara iristen ziren bakoitzean. Djouahrak izan du aukera argiena zazpigarren minutuan, baloia zutoinera bidali duenean. Hortik gutxira, hurrengo jokaldian, gola gertu izan du Djouahrak berriro ere. Oraingoan kanpoko atezainak urrundu du baloia. Langreok baloi geldiko jokaldietan sortu du arriskua, batez ere hiru korner jarraian izan dituenean, baina Sanseren atzelariek jokaldi guztiak urrundu dituzte arazo handirik gabe. Davilak gertu izan du lehenengoa korner batean, ezker hegaletik jaurtitakoa, baina baloia ate gainetik joan da. Atsedenaldira iritsi baina lehen, aurrelari txuri-urdinak aukera bikain bat izan du gola eskuratzeko, baina atezainak arriskua aldentzea lortu du; aldaratzea Thiorrek hartu du eta baloiak zutoinean jo du.

Gipuzkoarrek neurketa menderatzen jarraitu dute bigarren zatian. Aukera argienetariko bat lehenengo minutuetan iritsi da Djouahraren jaurtiketari esker, baina hau kanporuntz joan da gutxigatik. Asturiarrek gola lortu dute eskuin hegaleko jokaldi batekin; Dani Abalok buruz errematatu du Langreo markagailuan aurreratzeko. Azkeneko ordu erdian kanpokoek partida moteldu dute eta horrek ez du eragin positiborik izan Sanserentzat. Hamar minutu falta zirenean, Djouahrak berdinketa lortu du jaurtiketa bikain bati esker area barrutik. Gipuzkoarrak saiatzen aritu dira azkeneko minutuetan baina bigaren gola lortu gabe, nahiz eta hainbat saiakera egin.

Hurrengo astean, Imanol Alguacilen mutilek etxetik kanpo jokatuko dute Sporting B-ren aurka, filialen arteko partidan, etxetik kanpoko bolada negatiboa mozteko asmoarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Gorostidi (Saenz, min. 67), Thior, Veiga, Djouahra, Dávila (López, min. 55).

Langreo: Torre, Cristian, Alain, Zubiri, Dani Lopez, Lavsamba (Otia, min. 88), Hector Nespral, Aimar, Dani Abalo (Riki, min. 74), Omar (Cabranes, min. 77), Javi Sánchez.

Golak: 0-1: Dani Abalo, min. 63; 1-1: Djouahra, min. 76

Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevarari eta kanpoko Hector Nespral, Riki eta Lavsambari.