CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

06/01/2022 | Press release | Distributed by Public on 06/01/2022 05:43

ABIAN DIRA HIDROGENO BIDEZ PROPULTSATUTAKO TREN ERAKUSLEAREN PROBAK CAF-EK ZARAGOZAN DUEN LANTEGIAN

2022/06/01

Maiatzaren amaieran hasi ditu CAFek Zaragozako bere lantegian FCH2Rail proiektukohidrogeno bidez propultsatutako tren erakuslearen proba estatikoak. Proiektua enpresa hauekeratutako partzuergoa ari da garatzen: CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta FAIVELEYStemmann Technik.

Proiektuak RENFEren aldirietako egungo unitate bat hartu du oinarritzat eta, zehatzagoesanda, Civia seriea eta bertan sorkuntza elektrikoko sistema berria instalatu dute hidrogenopiletatiketa baterietatik datorren energiaren hibridaziotik abiatuta. Hori guztia, aldi berean,lehendik ibilgailuan zegoen trakzio-sistemarekin integratzen da. Hala, hidrogeno-pila duenbimodo ibilgailuaren tren arloko lehen erakusleetako bat izango da; hau da, isurpenik egiten ezduen ibilgailu kontzeptu horrek azpiegitura elektrifikatuan modu elektrikoan zirkulatzekogaitasuna izango du eta, aldiz, modu hibridoa katenariarik gabeko tarteetan zirkulatu ahalizateko erabiliko luke.

Gaur egun, hidrogeno-pilen eta baterien sistema hibrido berria osatzen duten ekipo guztiakprobatuta daude eta CAFek jatorrizko CIVIA unitatean egin du bere integrazio mekanikoa,elektrikoa eta hidraulikoa. Hala, orain abian jarriko dituzten proba horien bidez, sistema berrihonen integrazioa balioztatuta geratuko da eta, hala, isurpenik gabeko bimodo tren bihurtukoda.

Probatu beharreko lehen alderdietako bat izango da sistema berriaren integrazioa etainstalazioa egokia ote den. Horretarako, interfaze guztiak frogatuko dira eta ibilgailuan lehendikzeuden ekipoekin batera behar bezala funtzionatzen duten egiaztatu beharko da. Funtsezkogakoetako bat hidrogeno-sistemaren estankotasuneko proben ostean etorriko da; hau da, lehenaldiz hidrogenoa hartzean eta, horrenbestez, erregai-pilak elikatzean. Pilak elikatutadaudenean, trenak behar duen energia guztia sistema hibrido berriaren bidez lortu ahal izangoda. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da proba horietan zehar kontsumitutako hidrogenoaren% 100ek jatorri berriztagarria izango duela (hidrogeno berdea izenekoa) eta Iberdrolakhornituko duela.

CAFeko lantegian lehen proba horiek hasi izanak 2021. urtearen hasieran FCH2RAIL proiektuaabian jari zutenetik partzuergoak egindako ahalegin handia berretsi du. Gainera, proiektuaridagokionez mugarri esanguratsua izango da; izan ere, sistema hibridoaren funtzionamenduazuzenean trenean benetako interfaze guztiekin optimizatzeko aukera ematen du.

CAF Zaragozan proba-fase hori amaitu ondoren, unitatea kanpoko bide batean probadinamikoei ekiteko egoera ezin hobean egongo da. Proba horiek uda honetan bertan hasteaaurrez ikusi dute.

Proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du eta hidrogenoaren eta erregai-pilen garapenabultzatzeaz arduratzen den Europako Batzordearen agentziak, Clean Hydrogen Partnership-ek(garai bateko FCH2 JU) emandako 10 milioi euroko finantzaketa jaso du.

Azken urteotan ugaritu egin da EB barruko zein kanpoko garraio publikoko eta pribatukoagintari askok tren-ingurunean hidrogeno bidezko erregai-pilen erabileran oinarritutakoteknologiarekiko agertu duten interesa. Horren erronka nagusia da garraioarendeskarbonizazioko egungo planen baitan diesel-trenen aurrean alternatiba lehiakor bihurtzea.

Testuinguru honen baitan, berriro berretsi du CAFek zero isurpeneko mugikortasunekosoluzioen garapenarekin lotuta bere gain hartu duen konpromisoa eta, kasu honetan hidrogenobidezkoetan. CAF Taldeak urteak daramatza teknologia hori merkaturatzen Solaris filialarenbidez eta 2021eko ekitaldian liderra izan da Europar Batasuneko hidrogeno bidezko autobusenmerkatuan.

Joan prentsa-oharretara