Real Sociedad de Futbol SAD

12/13/2017 | News release | Distributed by Public on 12/13/2017 15:20

Administrazio Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 98a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lautik hiru puntutan, akziodunek 16-17ko kontuak, 17-18ko aurrekontua eta konsteilarien jarraipena onartu dute. Baita ere, portzentai antzekoekin, akziodunek instituzioaren agintarien biraukeraketa onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 37'02ak hartu du parte.

Horrela joan dira bozketak:
Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak, 2017ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 98'46%
- Kontra: 0'54%
- Abstentzioa: 1%
Bigarrena: 2017ko uztailetik 2018ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 98'40%
- Kontra: 0'52%
- Abstentzioa: 1'08%
Hirugarrena: Administrazio Kontseiluko kideak kargugabetzea eta aukeratzea, kopurua zehaztuz, Estatu Sozialen 22 artikuluaren arabera.

Jokin Aperribay (bertako akzioen %98'21a), Angel Oyarzun (%97'36a), Alejandro Pereda (%97'44), Alex Uranga (%97'37a), Fermin Altuna (%97'36a), Ignacio Serrats (%97'37a), Javier Igarza (%97'34a), Jesús Ruiz (%97'34a), Aitor Díaz de Mendibil (%97'34a), Joseba Ibarburu (%97'34a), José Ramón Fernández de Barrena (%97'36a), Maite Azcoaga (%97'38a), Mikel Ubarrechena (%97'26a) eta Nerea Aramburu (%97'39a).
Laugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.

- Alde: 98'28%
- Kontra: 0'62%
- Abstentzioa: 1'10%