Real Sociedad de Futbol SAD

12/14/2017 | News release | Distributed by Public on 12/14/2017 12:43

'Klubari bultzada bat eman nahi diogu'

Atzo ospatutako batzarrean akziodunek klub txuri-urdinaren errektoreengan konfiantza jarri ostean arratsalde honetan Administrazio Kontseilu berriaren lehen kontseilua ospatu da. Kontseilariek Jokin Aperribay Realeko presidentea izendatu dute. Kontseilua ospatu ondoren presidenteak prentsaurrekoan hitz egin du kontseilari berrien ardurak, bai klubean eta bai klubetik kanpo, azaltzeko.

Real Sociedad de Futbol SAD-ko Administrazio Kontseilua modu honetan geratzen da:

Presidentea: Jokin Aperribay.

Presidenteordeak: Angel Oyarzun, Mikel Ubarrechena, Joseba Ibarburu.

Kontseilariak: Fermin Altuna, Nerea Aramburu, Maite Azcoaga, Aitor Diaz de Mendibil, Jose Ramon Fernandez de Barrena, Javier Igarza, Alejandro Pereda, Jesus Ruiz, Ignacio Serrats, Alex Uranga.

Administrazio Kontseiluko kideek beteko dituzten funtzio eta lan guneak, Kluba modu honetan banatzen da:

Presidentetza: Jokin Aperribay.

Presidenteordetza Orokorra eta Gai Juridikoak: Angel Oyarzun.

Futbol Profesionalaren Gunea: Aitor Diaz de Mendibil, Ignacio Serrats.

Hezkuntza Futbolaren Gunea: Joseba Ibarburu, Alex Uranga, Alex Pereda, Maite Azcoaga:

Ekonomia eta Gestioaren Gunea: Nerea Aramburu, Jesus Ruiz, Jose Ramon Fernandez de Barrena, Ignacio Serrats.

Kontseiluaren Idazkaria: Jose Luis Martinez.

Gune Soziala eta Klubekin Erlazio Instituzionalak: Mikel Ubarrechena, Fermin Altuna.

Estrategia Gunea: Javier Igarza.

Azpiegituren Gunea: Jesus Ruiz.