Real Sociedad de Futbol SAD

02/10/2019 | News release | Distributed by Public on 02/10/2019 09:09

Zoramena

Gure hirugarren taldeak bost eta hiru galdu du Alaves B-ren aurka. Neurketa azkar okertu da txuri-urdinentzat, hasi eta berehala. Falta, txartel gorria eta hamar jokalarirekin jokatu behar gainerako minutuak. Falta horretan bertan iritsi da etxekoen lehenengo gola. Hortik gutxira, etxekoek bigarrena egitea lortu dute neurketa bideratzeko. Guztia galduta zegoela zirudienean, Martinez Losak txuri-urdinen lehenengo gola egin du penaltiz, eta jarraian berdinketa lortu du Real C-ko aurrelariak. Atsedenaldira iritsi baino lehen, beste penalti baten ondorioz, gasteiztarrek hiru eta bikoa jarri dute markagailuam.

Bigarren zatia hasi eta berehala, beste kolpe latz bat Sergio Franciscoren mutilentzat. Etxekoek laugarrena sartu dute Lupuri esker. Martinez Losak gertu izan du hirugarrena, baina baloia goruntz joan zaio. Hurrengo jokaldian, Alaves B-k bosgarrena egin du. 4-3tik 5-2ra. Amaitzeko hamar minutu geratzen zirenean, Martinez Losak bere hirugarren gola sartu du. Nahiz eta ia neurketa guztia hamar jokalarirekin jokatu, gure hirugarren taldeak aurpegia eman du gaurkoan, itxura ona emanez. Hurrengo jaurdunaldian, txuri-urdinek Beasain jasoko dute Zubietan boloda hau aldatzeko asmoz.

Fitxa teknikoa:

Alaves B: Dominguez, Caballero, Antunez, Astigarribia, Ruiz, Perera, Gualda, Valero, Arzuaga, Rodríguez, Lupu.

Real C: Agirre, Gabilondo, Elosegi, Ezkurdia, Lucbert, Elizondo, Olasagasti, Sanchez, Aguirre, Aranzabe, Martínez Losa.

Epailea: Sanchez Asla.