Real Sociedad de Futbol SAD

11/15/2017 | News release | Distributed by Public on 11/15/2017 06:53

Reala oroitzen

Jokin Aperribayk gaurkoan bisita egin dio Matia Fundazioko Julian Rezola zentroari. Han Matiak terapia modernoenak ezarri ditu pertsona nagusien autonomia bultzatzeko. Presidenteak Rezolako Oroitzapen Tailerretako bat gertutik ikusi du eta baita instalzaioak bisitatu ere. Bisita hau Real Sociedad Fundazioa eta Matia Fundazioak elkarlan akordio sinatu eta egun batzuk geroago dator

Jokin Aperribayk, Bixio Gorriz, Jose Mari Martinez eta Michel Loinazekin batera, jokalari ohiek eman duten tailerrean parte hartu du. Rezola Zentroko kideekin batera, Realari buruz jardun duen ekintza interesgarriaz gozatu dute.

Ekintza hauek Oroitzapen Proiektuaren barruan kokatzen dira Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioa eta Espainiar Futbolarien Asoziazioa eta Aita Menni Zentroak bultzatuta, Real Sociedad Fundazioa eta gure Beteranoen Asoziazioaren elkarlanarekin. Futbola terapia bezala, helburua pertsona hauen animoa hobetzea da modu horretan beraien eta bere zaintzaileen bizi kalitatea haz dadin.