Results

Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

04/12/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/12/2017 09:32

Maria Solanak hartu du Hezkuntza kontseilari kargua

PRENTSA OHARRA

GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

NAFARROAKO GOBERNUA

Maria Solanak hartu du Hezkuntza kontseilari kargua

Kontseilari eta Gobernuko bozeramaile karguak uztartuko ditu

Asteazkena, 2017.eko apirilak 12

Maria Solana kargua hitzematen.

Maria Solanak gaur eguerdian hartu du Hezkuntza kontseilari kargua eta Nafarroako Gobernuaren bozeramailearena, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian, Gobernuko lehendakari Uxue Barkos eta Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez han zirela.

Nafarroako Ereserkia

entzun eta 9/2017 eta 10/2017 foru dekretuen irakurketaren ondoren, euskaraz eta gazteleraz hitzeman du kargua Maria Solanak.

Ondoren, Barkos Lehendakariak hartu du hitza, eta begirunea azaldu du orain arteko kontseilari Jose Luis Mendozak egindako lanarekiko, eta eskerrak eman dizkio bere izenean, Gobernuaren, laukoaren eta Nafarroako gizartearen izenean; eta ongietorria eman dio Maria Solana kontseilari berriari, eta Gobernuaren babes osoa eskaini dio.

Solana kontseilariaren biografia

Maria Solana (Iruña, 1975) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1997) eta euskara titulua dauka, Hizkuntza Eskola Ofizialekoa.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, "Diario de Noticias" egunkariko euskarazko orrialdeen arduraduna izan zen (2000-2005); Udalbide Elkarteko Prentsa eta Komunikazio arduraduna (2005-2006) eta garai bateko Emakumearen Nafarroako Institutuaren Jaietan Berdintasuna aldarrikatzeko Kanpainen komunikazio arduraduna (2005-2006). Lan horiek guztiak, TVEko euskarazko albistegien erredaktore eta esatari lanarekin uztartu zituen (2003-2008).

2007tik 2015era, Nafarroako EAJren Prentsa eta Komunikazio arduraduna izan zen (2007an, baita Nafarroa Bairena ere).

Gainera, Euskalerria Irratiko kolaboratzaile lan egin du, eta Herri Irratiaren Iruñeko korrespontsala izan da. Gazteleratik euskararako itzultzaile ere izan zen; hainbat alorretako testuak itzuli izan ditu.

2015eko maiatzean, Geroa Bairekin, foru parlamentario hautatu zuten; 2016ko irailean utzi zuen eserlekua, Nafarroako Gobernuaren

bozeramaile izendatu zutenean, zuzendari nagusi mailarekin.

Galería de fotos

Barkos Lehendakariak ikurra jarri dio Solanari.

Barkos Lehendakaria Gobernuko kideekin batera.