Results

Real Sociedad de Futbol SAD

08/31/2018 | News release | Distributed by Public on 08/31/2018 16:35

Kolpea luzapenean

Realak bi eta bat galdu egin du Ipuruan luzapenean. Ez du merezi izan, baina armaginek gehiago asmatu egin dute eta lehen porrota eragin diote txuri-urdinei.

Ipuruako ohiko neurketa izan da. Intentsitate handikoa, erritmoarekin, baina ez joko gehiegirekin. Etxekoak sendo hasi dira, baina eraso azkar batean Dimitrovicek Juanmi lurrera bidali du eta Willian Josek penaltia barrura bota du. Jaurtitzean brasildarrak min hartu du eta Bautistari utzi dio lekua. Eibarrek ondo jarraitu du eta denbora gutxi pasa da berdinketa lortu arte. Cardonak banakoa ipini du.

Bigarren zatian txuri-urdinak erosoago ziruditen. Lehen minutuetan aukera izan du, eta agian merezi ere, aurretik ipintzeko, baina Dimitrovicek, geldiketa bikainean, Juanmiren burukada ezerezean utzi du. Hortik aurrera Realari gehiago kosta zaio jokoa egitea. Etxekoak ere ez dira gehiegi iritsi Rullirengana. Berdinketarekin amaituko zela zirudienean eta Merquelanzen lesioagatik Reala hamarrekin zegoenean, Charlesek, burukada ederrarekin, garaipena eman die etxekoei. Realak ez du horrelakorik merezi izan, baina… Aupa Real.

Ficha técnica:

SD Eibar: Dimitrovic, Peña, Oliveira, Bigas (Cote, min.46), Arbilla, Sergio, Diop, Orellana (Jordán, min.45), Pere Milla, Enrich eta Cardona (Charles, min.74).

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, H. Moreno, Theo, Zubeldia, Illarra (Merquelanz, min.85), Sangalli, Oyarzabal, Juanmi (Zurutuza, min.73) eta Willian J. (Bautista, min.18).

Golak: 0-1: Willian J. (pen), min.16. 1-1: Cardona, min.26. 2-1: Charles, min.91.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Dimitrovic, Diop eta Peñarentzat eta Illarra eta Juanmi kanpotarrentzat.