CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

09/02/2022 | Press release | Distributed by Public on 09/02/2022 04:32

CAF TALDEA HAUTATU DUTE BOSTON HIRIRAKO (ESTATU BATUAK) 102 LRV HORNITZEKO

2022/09/02

Boston hiriko prentsak jakinarazi du abuztuaren 31n, The Massachusetts Bay TransportationAuthorityko (MBTA) Zuzendarien Kontseiluak adostu zuela CAF USAri esleitzea Boston hirikoGreen Linerako 120 LRV hornitzeko proiektua, 811 milioi dolarreko aurrekontuarekin. Oinarrizkokontratuaren barruan daude 102 ibilgailuen fabrikazioa, gidatzeko bi simulazio, parkeko piezak,tresna bereziak eta hornitutako ibilgailuen probetarako ekipoak, baita 3 urterako bermezerbitzuaere. Halaber, kontratuak ibilgailu eta ekipamendu gehigarriak erosteko aukerajasotzen du, eta MBTAk datozen bi urtetan gauzatu ahal izango du.

MBTA Boston inguruan garraio publikoaren zerbitzu gehienak operatzeko erantzukizuna duenagentzia publikoa da. CAF Taldeak hiri horretan egiten duen bigarren proiektua da; izan ere2014an, MBTAk CAF USAri esleitu zion Tupe 9 izeneko 24 LRV fabrikatzea. Egun Green Linehorretan martxan daude ibilgailuak, Hala, CAF Taldearekin duten konfiantza osoa berretsi dute.Lineak 30 kilometro baino gehiago ditu eta 4 adarretan dago banatuta. Massachusettsekohiriburuan eraiki zen lehen linea da eta zati batzuk XIX. mende amaierakoak dira. EstatuBatuetako lur azpiko lehen linea da.

Type 10 izeneko unitate berriek egun linean dauden Type 7 eta 8 motakoak ordezkatukodituzte. 7 modulu izango dituzte, % 100 zoru baxukoak izango dira eta mugikortasun murriztuaduten bidaiarientzako eremuak izango dituzte. Hala, ibilgailuaren gaitasuna eta irisgarritasunahandituko da.

Konpainiak urteak daramatza Estatu batuetako merkatuan. CAFek instalazio produktiboa duEstatu Batuetan, Elmira udalerrian (New Yorkeko Estatua), eta hainbat proiektu garatu dituherrialdean. Nabarmentzekoak dira Washington hiriko metrorako hornitutako 96 unitateak,Amtrak operadorearentzako bidaiarien 130 kotxeak, Kansas City eta Cincinnati hirietakotranbiak, eta Houston, Sacramento, Pittsburgh eta Bostonerako LRVak.

Egun Kansas City hiriko tranbia-sarea handitzeko tranbia berrien hirugarren eskarian etaMaryland hirirako LRVen proiektuan murgilduta dago CAF. Azken proiektu horren barruan 26LRV fabrikatuko dira Purple Line izenez ezaguna den linearako, eta 30 urtez sistemarenoperazioa eta mantentze-lanak kudeatzeko erantzukizuna ere barne hartzen du.

Joan prentsa-oharretara