Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/04/2017 | News release | Distributed by Public on 11/04/2017 12:55

Garaipena derbian

Sansek gipuzkoako derbian garaipena lortu du gaur arratsaldean 2-0 irabazi ondoren Zubietan Real Unioni, non etxekoen eraginkortasuna ezarri den.

Aukera gutxi egon dira lehenengo zati honetan. Kanpokoen argiena ezker-hegaleko falta batean iritsi da, baina Martinsen jaurtiketa kanporuntz joan da desbideratuta, Sansek baloia ezin izan duenean urrundu. Hortik gutxira lortu dute txuri-urdinek gola, Alex Ujiaren zentroa Ekhik bere ateruntz jo ondoren. Gipuzkoarrek neurketa kontrolpean izatea erdietsi dute hurrengo minutuetan, atsedenaldira markagailuan abantailarekin iristeko.

Merquelanzek gola eskuratzeko bi aukera argi izan ditu jarraian jokaldi berean, baina kanpoko atezainaren trebetasunari esker, baloia kornerrera urrundu du. Dominguez gertu izan da Real Unionentzat berdinketa lortzeko bere burukadaren ondoren. 77. minutuan epaileak Alex Ujia kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren, baina horrek ez du Sansek bigarren gola egitea galarazi. Merquelanzek kontraeraso bikain batean neurketa erabaki du etxekoen alde.

Hiru puntu gehiago eta Imanol Alguacilenak hirugarren postuan kokatzen dira sailkapenean. Hasiera ezinhobea. Hurrengo astean Arenas Club de Getxoren aurka jokatuko dute etxetik kanpo, denboraldi honetako sentzazio positiboei jarraipena emateko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Alex Ujia, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, min. 83), Guevara, Sanz (Calvillo, min. 79), Muguruza, Capilla (Gorostidi, min. 79), Merquelanz, Jauregui.

Real Union: Otaño, Urkizu, Rodellar (Alonso, min. 62), Ekhi, Gayoso (Capelete, min. 84), Esnaola, Martins, Estrada, Domínguez, Orbegozo (El Haddadi, min. 58), Galan.

Golak 1-0: Ekhi (pp), min. 23; 2-0: Merquelanz, min. 88

Epailea: Diez Cano. Txartel horia erakutsi die kanpoko Rodellar eta Dominguezi. Gainera, Alex Ujia kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 77).