Diputación Foral de Gipuzkoa

04/07/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/07/2017 05:15

Bio-osasunaren alorraren garapena bultzatzeko Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa berrabiarazi dute Aldundiak eta Kutxak

Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka

Erakundearen irudi berritua aurkeztu dute gaur Markel Olano diputatu nagusiak eta Kutxa Fundazioko lehendakariak, Manuel Berazak; lurraldearen etorkizunerako estrategikoa den sektore honetan 'enpresa proiektu berriak' bultzatzea izango da helburu nagusia

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Kutxa Fundazioko presidenteak, Manuel Berazak, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioaren irudi berria aurkeztu dute gaur Donostian. Erakunde honen aktibitatea berrabiarazi dute gisa horretan, helburu nagusi batekin: 'bio-osasunaren alorraren dinamikotasuna buktzatzea', Gipuzkoako ekonomia eta gizarterako estrategikoa den eremu honetan 'ekintzailetasuna' eta 'enpresa proiektuak' hauspotuz.

Olano eta Berazak bi erakundeen arteko lan bilera bat gidatu dute Miramoneko Parke Teknologikoko Arbide dorreetan. Bertan izan dira, baita ere, Kutxa Fundazioko zuzendari nagusia, Carlos Ruiz, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru diputatua, Ainhoa Aizpuru, eta Berrikuntzako foru zuzendaria, Garikoitz Agote. Bileraren aurretik komunikabideei erakutsi diete Biozientziak Gipuzkoa Fundazioaren berri emango duen irudi berritua. DNAren erreplikazioan oinarritutako irudia da; bizitzarekin lotutako elementu bat, alegia, biozientzien xedea hori baita azken batean, pertsonen ongizatea eta bizi baldintzak hobetzea.

'Zientzia, teknologia-ikerketa eta berrikuntza dira, XXI. mendean, enpresa garapenaren oinarria eta, ondorioz, lurralde ororen garapenerako zutabe nagusi. Horixe da, hain zuzen, Gipuzkoarako nahi duguna, Foru Aldundiak eta Kutxak elkarlanean bultzatzen duten proposamen honen helburua. Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak bio-osasunaren sektorearen garapena indartu nahi du gure lurraldean', jakinarazi du Manuel Berazak. Bere esanetan, gainera, bide horretan fundazioak 'kalitate handiko proiektuak identifikatzeko' konpromisoa hartzen du, horiek gero 'merkaturatzeko bultza eginez', beti ere 'zorroztasunetik eta finantza baliabideak' bideratuz.

Diputatu nagusiak, Markel Olanok, gogoratu du sektore estrategikoetan 'dinamikotasun berri bat eta apustu berriak' egiteko helburua ezarri duela foru erakundeak legealdi honetarako, Ekonomia Suspertzeko Plana 2015-2019ren bitartez. 'Etorkizuneko ekonomiaren oinarriak finkatzen ari gara. Hori horrela, lurraldean erreferentzia garen bi erakundek lankidetza eremu bat finkatu eta tresna bat berriz abian jartzen dugu, ikuspegi aurreratu batekin, biozientzien alorreko enpresa proiektu berriak bultzatzea norabide hartuta', azaldu du Olanok. Diputatu nagusiak osatu duenez, bio-osasunaren alorra indartzeak 'inondik ere ondorio positiboak dakartza pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean'.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa 2011an sortu zuten Foru Aldundiak eta Kutxak, eta egitasmo hori berriz aktibatzea erabaki dute orain alor horretan 'garapen eta dinamikotasun' faktore bilakatu dadin. Joan den urtean fundazioko Patronatoa berritu zen, estatutuak berriz definitu ziren gaur egungo testuingurura egokitzeko, eta milioi erdiko aurrekontua bideratu zen. Aurten aurrekontu hori milioi batean finkatu da, fundazioa osatzen duten bi erakundeok maila berean egindako aportazio baten bitartez.

Aurrekontuaren zati handiena bideratuko da bio-osasunaren alorreko start up-ak eta ekintzaleak babestera haien enpresa proiektu berritzaileetan. Horrez gain, fundazioaren helburuen artean dago baita ere bultzatzea 'ikerketan binkaintasuna, ezagutza berriaren sorrera eta teknologia transferentzia', biozientzien sektorearen garrantziaz sentsibilizatzeaz gain.

Aktibitate berriari babesa

Patronatoaz gain, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak bi funtzio organo izango ditu, erakundearen lana babesteko. Batetik, Adituen Komite bat izango du. Nazioarteko errekonozimendua duten adituz osatua egongo da eta fundazioari aurkezten zaizkion proiektuen bideragarritasunari buruzko iritziak emango ditu. Bestetik, Inbertsio Komite batek proiektuen ekonomia bideragarritasuna aztertuko du eta haietan inbertitzea komenigarria den ala ez gomendatuko du. Bide horretan guztiak fundazioak BIC Gipuzkoaren laguntza izango du.

Bi komiteok egindako txostenen gaineran, Biozientziak Gipuzkoak biozientzien alorreko start up-en finantziazioa lagunduko du, beti ere ezarritako baldintzak betetzen badituzte ala ez. Proiektu bakoitzak gehienez ere 250.000 euroko laguntza maximoa jasoko du bi urtean. Emango den laguntza ekonomiko hori partaidetza-maileguen bitartez emango da batez ere, gisa horretan proiektuaren jarraikortasuna bermatuz eta proiektu berriak laguntzeko bidea eginez. Gainera, mezenazgoa bultzatuko du fundazioak aipatutako proiektuak laguntzeko bide berri bezala.

2016an dagoeneko lehen start up-ari laguntza eman zaio. Patia Europe izan da babes hori jaso duena. Diabetesaren prebentziorako tresnak egiten ditu enpresa honek. Beren proiektua lagundu nahi duten enpresek Biozientziak Gipuzkoa Fundaziora jo ahalko dute datorren hileko erdialdetik aurrera, fundazioaren webgune berrian argitaratzen denean, alegia.

Diputación y Kutxa relanzan la Fundación Biozientziak Gipuzkoa para apoyar el desarrollo del sector biosanitario

El diputado general, Markel Olano, y el presidente de Kutxa Fundazioa, Manuel Beraza, presentan la nueva imagen de la entidad, que tiene como objetivo principal apoyar 'nuevos proyectos empresariales' ligados a este sector estratégico para el futuro del territorio

El diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, y el presidente de Kutxa Fundazioa, Manuel Beraza, han presentado hoy en Donostia la nueva imagen corporativa de la Fundación Biozientziak Gipuzkoa, cuya actividad han decidido relanzar conjuntamente ambas instituciones, con el objetivo de 'contribuir al dinamismo del sector biosanitario' del territorio mediante el apoyo 'a la iniciativa emprendedora' y a 'nuevos proyectos empresariales' en este sector estratégico para la economía y la sociedad guipuzcoana.

Olano y Beraza han presidido una reunión de trabajo entre ambas instituciones en las torres Arbide, en el Parque Tecnológico de Miramón, en la que también han participado Carlos Ruiz, director general de Kutxa Fundazioa, así como la diputada de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial, Ainhoa Aizpuru, y el director foral de Innovación, Garikoitz Agote. En los momentos previos al encuentro han presentado a los medios de comunicación la imagen que identificará en adelante a la Fundación Biozientziak Gipuzkoa, inspirada en la replicación del ADN, un elemento que asociamos a la vida, ya que la base de las biociencias no es otra que mejorar la calidad de vida y el bienestar de las personas.

'Sabemos que la ciencia, la investigación tecnológica y la innovación son, en el siglo XXI, la base del desarrollo empresarial y, consecuentemente, forman parte fundamental de los pilares del avance de cualquier territorio. Esto es justamente lo que queremos para Gipuzkoa, lo que está en el origen de esta propuesta conjunta de la Diputación Foral y de Kutxa. La Fundación Biozientziak Gipuzkoa quiere contribuir al desarrollo de nuestro sector biosanitario', ha manifestado Manuel Beraza, quien ha subrayado la vocación de la fundación para 'identificar proyectos de calidad' en este campo y 'ayudar a esos proyectos a llegar al mercado', siempre 'desde el rigor y aportando recursos financieros'.

El diputado general, Markel Olano, ha recordado que 'generar nuevo dinamismo y nuevas apuestas' en los sectores estratégicos -fabricación avanzada, biociencias y energía y electromovilidad' es una de las principales líneas del Plan de Reactivación Económica 2015-2019. 'Estamos poniendo las bases de la economía del futuro. Y en esa línea, dos instituciones referentes en el territorio establecemos un espacio de colaboración y reactivamos una herramienta que busca principalmente apoyar la generación de nuevos proyectos empresariales ligados a las biociencias', ha manifestado Olano. El diputado general ha recordado además que reforzar el ámbito de las biociencias y de la salud redundará 'en la calidad de vida y el bienestar de las personas'.

La Diputación y Kutxa crearon a finales de 2011 la Fundación Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa, una iniciativa conjunta que han decidido relanzar para que se convierta en 'factor de desarrollo y de dinamismo' en este campo en el territorio. El año pasado se renovó el patronato, se redefinieron los estatutos para adaptarlos al contexto actual y se asignó una dotación presupuestaria de medio millón de euros. Esta dotación se ha ampliado a un millón para este 2017, aportado a medias por las dos instituciones que participan en la fundación.

La mayor parte del presupuesto se orientará a apoyar a start ups del sector biosanitario y a personas emprendedoras para el desarrollo de proyectos empresariales que generen un nuevo dinamismo en el sector. Además, entre los objetivos de la fundación, también se buscará impulsar la 'excelencia en la investigación, la generación de nuevo conocimiento y la transferencia tecnológica', así como la sensibilización sobre la importancia del sector biosanitario en Gipuzkoa.

Apoyo a nueva actividad

Con el objeto de abordar ese objetivo principal de incentivar nuevos proyectos empresariales ligados a las biociencias que contribuyan al bienestar de las personas y generen nuevos empleos en el territorio, además del Patronato, la Fundación Biozientziak Gipuzkoa contará con dos órganos funcionales que apoyen la labor de la entidad. Por un lado, se trata de un Comité de Expertos formado por personalidades de primer nivel internacional que emitirá una opinión con respecto a la viabilidad técnica de los proyectos presentados a la fundación. Por otro lado, se organizará un Comité de Inversión que analizará la viabilidad económica de los proyectos y emitirá una referencia sobre la idoneidad o no de invertir en él. En todo este proceso la fundación contará con la colaboración de BIC Gipuzkoa.

En función de los juicios emitidos por estos dos comités, Biozientziak Gipuzkoa apoyará la financiación de los start ups en biociencias que presenten sus proyectos y que cumplan los requisitos establecidos. Cada uno de los proyectos apoyados recibirá un máximo de 250.000 euros para dos años. Preferentemente este apoyo económico se realizará en concepto de préstamos participativos que servirán para dar continuidad al proyecto y seguir financiando nuevos proyectos. Además, se trabajará para impulsar el mecenazgo como fórmula de apoyo a los citados proyectos.

En 2016 ya se ha apoyado una primera start up del sector biociencias. Precisamente ha sido Patia Europe, una Start Up de base tecnológica con sede en Miramón y que desarrolla herramientas para la prevención de la diabetes. Las start up que deseen presentar su proyecto a la Fundación Biozientziak Gipuzkoa podrán hacerlo a partir de mediados de mayo en la nueva página web de la fundación.