Real Sociedad de Futbol SAD

09/24/2017 | News release | Distributed by Public on 09/24/2017 11:53

Saririk gabeko esfortzua

Realak gol bakar batengatik galdu du Zubietan, Barcelonaren aurka. Bigarren zatian eskuratutako golak hiru puntuak etxera eramateko balio izan die kanpokoei.

Lehenengo zatia, bigarrenarekin alderatuz, nahiko berdindua egon da, nahiz eta Barcelonako jokalariek aukera hoberenak izan dituzten. Mariasun izan da zati honetako protagonista nagusia. Aurkarien aukera guztiak aldendu ditu bere geldiketei esker. Txuri-urdinek arriskua sortu dute jaurtiketaren batean, batez ere Manu Lareorenetan, baina zorte handirik gabe. Aldageletara hasitako markagailuarekin joan dira bi taldeak.

Lehenengo 45 minutuetan Mariasun izan bada jokalaririk nabarmenena, bigarren zatian oraindik gehiago. Realak ezin izan du ezer egin Barcelonaren nagusitasunaren aurka, ez dituzte aukerararik jasan eta. Bata bestearen atzetik joan dira iristen aukera hauek kanpokoentzat, eta 71. minutuan heldu da gola; Bussaglia izan da golegilea. Ezin izan du ezer egin Mariasunek. Realak saiatzen jarraitu du baina ezin izan dute berdinketa eskuratu.

Liga hasiera gogor hau igaro ondoren, gipuzkoarrek Madrid CF bisitatuko dute hurrengo astean, aurten igo den talde bat, lehenengo puntuen bila.

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, N. Miralles, Soldevila, B. Beltrán, Chini (Leire Baños, min. 79), Beristain, Manu (Titay, min. 63), Zornoza, N. Eizagirre (Michi, min. 56), Nahikari.

Barcelona: Paños, Fabiana, Marta T., Maria Leon, M. Perez (Leila, min. 62), Andonova (Losada, min. 56), Bussaglia, Alexia, Barbara (Andressa Alvez, min. 74), Martens, Duggan (Mariona, min. 73).

Gola: 0-1: Bussaglia, min. 71

Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi die etxeko Zornozari, eta kanpoko Andonova eta Maria Leoni.