Results

Real Sociedad de Futbol SAD

12/09/2018 | News release | Distributed by Public on 12/09/2018 07:21

Inflexio puntua

Sansek garaipena berreskuratu du Zubietan CD Vitoriari lau eta bi irabazi ondoren. Nahiz eta neurketa galtzen hasi, Imanol Alguacilen mutilek bikain erantzun dute emaitzari buelta emanez.

Gipuzkoarrek ez dute arerio erraza izan aurreran. Neurketa alde jarri zaie kanpokoei lehenengo ordu laurdenera iritsi baino lehen markagailuan aurreratu direnean. Regisek pase luze bat aprobetxatu du Agirreren aurreran bakarrik geratu eta lehenengo gola sartzeko. Sanseren erantzuna oso azkar iritsi da. Korner batean Aranbarrik berdinketa eskuratu du, jokaldi nahasi batekin. Hortik gutxira, Roberto Lopezek buelta eman dio emaitzari gol bikain batekin, zelaiaren erdialdetik jaurti eta gero. Atsedenaldira iritsi baino lehen txuri-urdinek partida bideratu dute Calvilloren golari esker.

CD Vitoriak aurrera pauso bat eman du bigarren zatian emaitza murrizteko asmoarekin. Eta bere helburua lortu dute. Ezker hegaleko jokaldi batekin Obietak kanpokoen bigarren gola egin du, jaurtiketa zehatz bati esker. Baina, lehenengo zatian bezala, CD Vitoriaren golak Sanseren erantzuna izan du beste gol batekin. Oraingoan Guridi izan da protagonista, markagailuan lau eta bikoa jarriz. Eibarren filialari min handia egin dio horrek eta ezin izan du ezer egin azkeneko ordu erdian zehar. Horrela, gipuzkoarrek ez dute ia sufritu minutu horietan beharrezkoak ziren hiru puntuak lortzeko.

Garaipen honekin, Sanse sailkapeneko erdialdean kokatzen da, jaitsierakoetatik urrunduz. Hurrengo jaurdunaldian, Zubietan berriro ere, txuri-urdinek Mirandes jasoko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Agirre, Petxarroman, Aranbarri, Lapeña, Jimenez, Guevara, Guridi, Thior (El Haddadi, min. 73), López (Saenz, min. 86), Djouahra (Calvillo, min. 30), Olaizola.

CD Vitoria: Cebria, Cipetic, Hernández, Lopez, Pina, Ribeiro (Mari, min. 64), Ajuriagoikoa, Lara, Regis, Dios (Iruretagoiena, min. 71), Obieta (Dien, min. 80).

Golak: 0-1: Regis, min. 13; 1-1: Aranbarri, min. 20; 2-1: Lopez, min. 34; 3-1: Calvillo, min. 41; 3-2: Obieta, min. 55; 4-2: Guridi, min. 63

Epailea: Lou Ballano. Txartel horia erakutsi die etxeko Aranbarriri eta kanpoko Regis, Obieta eta Larari.