Real Sociedad de Futbol SAD

11/02/2017 | News release | Distributed by Public on 11/02/2017 15:59

Gertuago

Realak helburua bete du eta FK Vardarri gailendu zaio hiru eta huts gaur gauean Anoetan jokatutako neurketan. Diztira gabeko partidan, txuri-urdinek bere jomugara hurbiltzen dizkien hiru puntuak lortu dituzte. Juanmi, De la Bella eta Bautistak sinatu dituzte gipuzkoarren golak.

Skopjeko huts eta seikoak garaipen erraza aurrikusiten zuen Realarentzat, baina inoiz ez da erraza Europan gailentzea. Eusebiorenak argitasunez nagusitu dira eta, minuuak aurrera egiten zuten arren, denbora kontua zirudien lehen gola iristea. Navasek gertu izan du eskuinkada batekin, baina Juanmi izan da, bere ohiko senarekin, berdinketa apurtu duena zutoinaren ondotik barrura joan den burukadarekin. Willian Jose eta Juanmi berak abantaila handitzeko aukera izan dute, lortu gabe atsedenaldia baino lehen.

Ez da partida aldatu bigarren zatian. Realak agindu egin du, baina beste egunetan goikaldean izaten duen txispa hori gabe. Jokaldi ederrean, De la Bellak gol aparta egin du neurketa erabakitzeko. Bolea ikusgarria. Partidaren amaieran, Bautistaren jokaldi ona hirugarren golean bihurtu da.

Hiru puntu hurrengo fasea gertuago izateko. Hala ere, oraindik lana egin beharko da helburua lortzeko, multzoko sailkapena asko estutu baita. Aupa Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Gorosabel, Raúl Navas, I. Martínez (cap), De la Bella, Zubeldia, Zurutuza (Illarra, min.46), Canales, Juanmi, Oyarzabal (Januzaj, min.70) y Willian J. (Bautista, min.62).

FK Vardar: Gacevski, Hambartsumyan, Novac, Grncarov (cap), Glisic (Velkoski, min.64), Nikolov, Markovic (Musliu, min.64), Juan Felipe, Jigauri, Barseghyan (Blazevski, min, 76), Ytalo.

Golak: 1-0: Juanmi, min.31. 2-0: De la Bella, min.69. 3-0: Bautista, min.81.

Epailea: Schörgenhofer (Austria). Txartel horiak: Hambartsumyan, Novak.

Asistentzia: 17.242 ikusle.