Real Sociedad de Futbol SAD

12/11/2018 | News release | Distributed by Public on 12/11/2018 15:22

“Harro eta leihakorrak ekonomiko, kirol eta sozialean”

Jokin Aperribayk Akziodunen Batzar Nagusia ireki du aurreko denboraldian Realak 2010ean hitzartutako Hartzekodun Hitzarmenaren zorra kitatua izan dela. 'Gure historiaren fase hori gainditu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiet Klubean konfiantza ipini zuten Hartzekodunei eta gipuzkoar gizarteari'.

Nerea Aramburuk aurkeztu ditu datu ekonomikoak. Kontseilariak 28 milioi euroko emaitza positiboa agertu du 2017/2018 jardueran, bederatzigarren urtez jarraian emaitza positiboa. Aramburuk adierazi du 2018ko ekainaren 30ean Realak duen ondarea 79 milioi eurokoa da.

Kirol arloan Aperribayk aipatu nahi izan du Klubak esfortzu ekonomiko handia egin duela etorkizuneko Reala eraikitzeko, harrobiko jokalari aipagarrienengan inbertitzen eta berritze garrantzitsuekin. 'Gure lehiakortasuna berrindartu nahi dugu eta talde indartsu bat eraiki harrobia oinarri bezala. Gure bidea metodologian, lan prozesuetan eta exijentzian onenak izatea da', Aperribayren hitzak.

Anoetaren Estadioaren birmoldaketari buruz Aperribayk ondorengoa adierazi du: 'Anoetari esker Reala haziko da. Bazkideen kopurua eta diru-sarreren kopurua handiagotuko da. Presidenteak Realak 30.000 bazkide baino gehiago dituela azaldu du. 30.309 bazkide daude guztira eta bazkide bakoitzaren abonuaren batez-besteko prezioa 312 €-koa da. Aurreko denboraldian batez-bestekoa 340 €-koa izan zen.

Jesus Ruiz kontseilariak azpiegiturei eta 2017-2021 bitarteko inbertsio planei buruz hitz egin du. Anoetaren birmoldaketari buruz ondorengoa esan du: 'Aurreikuspenak betetzen ari dira, sorta guztiak batuz zifra 50 milioi eurokoa da'. Bestalde, jarduketa ezberdinak azaldu ditu: goiko harmailetan, hospitality gunean, aldageletan, sarbideetako kontroletan… Zubieta zazpi jokaera ezberdin burutuko dira. Sarbideak eta z3 zelaia hobetuko dira. Ruizek bazkideen ulermena nabarmendu du eta hurrengoa adierazi du: 'Bazkideei eta zaleei barkamena eskatu nahi diegu lanek eragiten duten eragozpenengatik'.

Jokin Aperribayk, azkenik, ondorengoa azpimarratu nahi izan du: 'Zaleek Reala gertutik sentitzea nahi dugu. Estrategia eta dinamika ezberdinak burutuko ditugu Anoetako esperientzia ezin hobea izateko gipuzkoako gizartearentzat eta zale guztientzat'. Azkenik, ondorengo datetan bazkideek eta akziodunek apustu-etxeen babesaren onarpenari buruzko kontsulta bat egingo dela azaldu du.