Autoridad Portuaria de Pasaia

09/19/2018 | News release | Distributed by Public on 09/19/2018 04:23

Gipuzkoak 'Erromes bideko gurutzaontzia' aurkeztuko du lehenengo aldiz Seatrade Med ferian

Gurutzaontziko bidai berri hau, irailaren 17an ezagutzera eman zena, komertzialki lehendabiziko aldiz ezagutzera emango da.

Irailaren 19 eta 20ean Seatrade Cruise Med feria ospatuko da Lisboan, gurutzaontzietako industriarentzan ezinbesteko hitzordua, bertan estatu mailako zein nazioarteko aktore garrantzitsuenak biltzen baitira.

Edizio honetan, Asturaiako Avilés herria, Pontevedrako Vilagarcia de Arousa eskualdea eta Gipuzkoako Foru Aldundia izango dira elkarrekin sortu eta merkaturatu duten 'Erromes Bideko Gurutzaontzia' lehenengo aldiz, itsasoz peregrinatze bide ospetsu hau ezagutzera ematea helburua duen bidaia, hain zuzen ere. Guztira 400 itsas-mila dituen bidea da eta Erromes bideko puntu esanguratsuenetan geldituko da, bidaiariak, lekua turistikoki ezagutzeaz gain, gastronomikoki, kulturalki eta naturalki ezagutu dezaten beraientzat espreski antolatu diren hainbat ekintzen bitartez.

Elkarlan hau 2017ko Seatrade Med ferian adostu zuten kantauriar isurialdeko 3 portuek. Urte honetan, 3 portu-agintaritzek elkar lanean aritu dira trabesia berri hau kontsolidatzeko zioarekin eta beren lana gauzatzea ahalbidetuko duten beste hainbat agente barneratu dituzte proiektuan, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, Avilés-ko udala eta Vilagarcía de Arousa-ko udala. 6 erakundeek, beste hainbat lanean artean, portu bakoitzeko ezaugarri teknikoak bateratzeko lan egin dute, baita publizitate eta komunikazio arloko material eta kanpaina guztia ere.

Lan guzti honen emaitza, Erromes Bide Gurutzaontzi bidaiaren aurkezpena izan da, irailaren 17an, prentsaurreko bitartez egin dena. Hurrengo urratsa bidaia promozionatzea da eta honengatik, proiektuko hainbat kide, Gipuzkoaren kasuan Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria den Maite Cruzado, Seatrade feriara hurbildu egin dira, gurutzaontzi txikiekin luxuzko bidaiak antolatzen diharduten armadoreei beren alternatibaren nondik-norakoak ezagutzera emateko helburuarekin.