Ayuntamiento de Barakaldo

05/09/2024 | Press release | Distributed by Public on 05/10/2024 00:53

Lasesarreko Kiroldegian emakumezkoen Champions League-ko kopa izango da asteburu honetan, nahi duenak ikus dezan

2024/05/09

Lasesarreko Kiroldegian emakumezkoen Champions League-ko kopa izango da asteburu honetan, nahi duenak ikus dezan

Interesa dutenek kiroldegira joan eta argazkia atera ahal izango dute koparekin maiatzaren 11n eta 12an, 08:15etik 21:00etara.

Bizkaia buru-belarri ari da maiatzaren 25ean San Mames estadioan egingo den UEFA Women 's Champions League 2024 finalaren ospakizunarekin. Giroa berotzeko, Bizkaiko hainbat udalerri kopa hartzen ari dira beren kirol-ekipamenduetan, herritarrak kopa ikustera joan daitezen eta harekin argazkiak atera ditzaten. Barakaldo ez da gutxiago izango, eta kopa asteburu honetan hartu ahal izango du.

Hain zuzen ere, Barakaldo Kirolak-ek gune bat prestatu du Lasesarreko kiroldegiko harreran kopa bi jardunalditan zehar hartzeko. Gune horretara doan sartu ahal izango dira interesa duten pertsonak maiatzaren 11n (larunbata) eta 12an (igandea). Bisita egiteko ordutegia 08:15etik 21:00etara izango da.

"Emakumezkoen futbolaren lehiaketa handienetako bat hurbilagotik ezagutzeko aukera paregabea da, hilabete honetan Bilbon jokatuko baitu finala. Barakaldarrak kopa ezagutzera, berarekin argazkiak ateratzera eta, oro har, kirol ekitaldi honetaz gozatzera animatu nahi ditugu, Bizkaia kirol arloan, kasu honetan emakumezkoen mailan, jarriko baitu berriro ", azpimarratu du Iñigo Asensio Barakaldo Kirolakeko presidenteak.