Ayuntamiento de Barakaldo

02/09/2024 | Press release | Archived content

Adriana Aguilar Peña Alazne ikastetxeko ikasleak irabazi du eskola-absentismoaren seigarren kanpainako kartel lehiaketa

2024/02/09

Adriana Aguilar Peña Alazne ikastetxeko ikasleak irabazi du eskola-absentismoaren seigarren kanpainako kartel lehiaketa

Amaia del Campo alkateak eta Nerea Cantero Hezkuntza zinegotziak zentroa bisitatu dute irabazleari bere saria emateko: inprimagailu eramangarri bat. Aurreko kanpainan 600 ikasle izatera iritsi ziren, eta etapa berri honetan 1.000 izatea espero da

Alazne ikastetxeko Adriana Aguilar Peña ikasleak irabazi du eskola-absentismoaren aurka borrokatzeko udal kanpainaren irudia emango duen kartel lehiaketa. Amaia del Campo alkatea eta Nerea Cantero Hezkuntza zinegotzia ikastetxea bisitatu dute irabazleari zorionak eman eta saria emateko: mugikorrerako inprimagailu eramangarri bat. "Benetako gozamena da ekimen honetan parte hartzen duten haurrak ikustea, eskolara etortzeak zer dakarren eta eskolara ez joateak etorkizunean izan ditzakeen ondorioez jabetuta", azaldu du Del Campok.

Adrianak sortutako marrazkiak bitan banatutako ikastetxe bat erakusten du: zati bat oso koloretsua da eta bestea zuri-beltzean dago, tristura, aukerarik eza... islatu nahian. Eskola-absentismoko kanpaina hainbat ikastetxetan egingo da, eta bertan Adrianaren irudia erakutsiko da. Gainera, roll playing bidezko emozioen aintzatespena landuko da, eta ikasleen profil ezberdinetako benetako esperientziak irudikatuko dira bideoen bidez.

Joan den ikasturtean, eskola-absentismoko kanpaina Barakaldoko 600 ikaslerengana iritsi zen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailen artean eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailen artean. Aurten, seigarren kanpainaren bidez, mila ikasle lortu nahi dira.