CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

04/16/2024 | Press release | Distributed by Public on 04/16/2024 08:08

FCH2Rail. Hidrogeno bidezko lehen trena probak egiten ari da Portugaleko trenbide?sarean.

2024/04/16

FCH2Rail Europako proiektuak, hidrogeno bidezko erregai?pilak erabiltzen dituen erakusketa?tren bimodala garatzen ari denak, arrakastaz amaitu ditu Portugalen egindako probak. Apirilaren 3tik 6ra bitarte, hidrogeno bidezko trenak Minho linea zeharkatu zuen eta, hala, hidrogeno bidezko Portugalgo lehen trena izan zen. Proba horiei esker, FCH2Rail proiektuak beste mugarri bat lortu zuen; izan ere, Europako bigarren herrialde batean hidrogeno bidezko erakusketa?trenarekin zirkulatzeko baimena jaso zuen proiektuak.

Portugalen egindako probak 2023ko maiatzean Espainiako trenbide?sarean abian jarri zen zabaldutako proba?kanpainari lotuta daude. Orain, Portugalen egindako proba horien ostean, trenak hidrogeno moduan dagoeneko 8.500 km baino gehiago egin ditu. Proba horien helburua da hidrogeno eta baterien sistema osoaren eta garatutako energia kudeatzeko sistemaren portaera eta fidagarritasuna ebaluatzea. Ibilbide eta linea askotan probak eginda, teknologia honek diesel?trenen alternatiba gisa eskaintzen duen ahalmena erakutsi nahi da eta, horren bidez, tren bidezko garraio?sistema garbiagoa eta jasangarriagoa lortzen lagundu.

Proiektu honek izandako arrakastak berretsi eta indartu egin du FCH2Rail kontsortzioak hidrogeno bidezko trenak garatzearen alde egindako apustua. Hain zuzen ere, proiektua ingurumena errespetatzen duten mugikortasun?soluzio gisa garatu du. Proiektuaren kontsortzioa honako enpresa hauek osatzen dute: Portugalgo azpiegituren enpresak (IP), CAF, Adif, Renfe, Alemaniako Zentro Aeroespaziala (DLR), Toyota Motor Europe, Espainiako Hidrogenoaren Zentro Nazionala (CNH2) eta Stemmann Technik. Proiektua European Clean Hydrogen Partnershipek finantzatu du.

Portugalen egindako proben fase honetan, beste enpresa batzuen laguntza ere jaso zuen proiektuak. Horietako bat izan da, adibidez, STELLANTIS, trenari erregaia hornitzeko Porriñon (Pontevedra) dituen instalazioen erabilera laga baitu. Bestetik, MEDWAYk probetarako trenaren operaziorako tren?gidariak utzi ditu eta IBERDROLAk, aldiz, ibilbideko proba horietarako hidrogeno berdea hornitu du.

Joan prentsa-oharretara