Mondragon Unibertsitatea

04/24/2024 | Press release | Distributed by Public on 04/24/2024 07:31

Kooperatibismoa Mondragon Esperientzia Kooperatiboa gertutik ezagutzeko egonaldia egin dute nazioarteko ikasleek 2024·04·24

Kooperatibismoa

Mondragon Esperientzia Kooperatiboa gertutik ezagutzeko egonaldia egin dute nazioarteko ikasleek

Astebeteko murgiltzea egin dute Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasleek eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroaren lehenengo edizioko partaideek.

2024·04·24

Nazioarteko zortziikaslek astebeteko egonaldia egin dute gurean, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa lekuan bertan ezagutzeko. Apirileko hirugarren astean Humanitate eta Zientzien Fakultatera etorri dira LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiakeskaintzen dituen Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroko ikasleak.

Fakultatetik abiatuta, arlo ezberdinetako kooperatibetara egin dituzte bisitakikasleek, eta bertan, egunerokoan kooperatiba horietan buru-belarri ari diren kideekin egin dituzte saioak. Izan ere, ikasketa-planaren barruan, Mondragon Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera dute bai Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrekoikasleek, bai Esperientzia Kooperatiboaren Gakoakikastarokoek ere.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean egin dituzte lehen saioak, eta Arizmendi Ikastolara joan dira hezkuntza kooperatiba baten nondik-norakoak ezagutzera. Kooperatiba industrial baten egunerokoan murgildu dira Coprecira egindako bisitan, eta Fagor Taldearekin egindako hitzorduan, berriz, eraldaketa sozialaz, jasangarritasunaz eta lurralde garapenaz aritu dira. Finantza-arloari begira jarri dira Laboral Kutxa eta Lagun Aroren eskutik, eta Eroski, Danobat eta GSRren esperientziak ezagutu dituzte. Gainera, Otaloran, Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroan hainbat saio izan dituzte, eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearekin ideiak partekatzeko aukera ere izan dute.