09/15/2022 | Press release | Distributed by Public on 09/15/2022 02:29
2022/09/15
Marseillako garraio publikoaren sare osoa kudeatzen duen RTM (Régie des TransportsMétropolitains) enpresak CAF aukeratu du 15 tranbia hornitzeko. Kontratuak (57 milioi eurobalioa du), gainera, hurrengo zabalpenen arabera tranbia kopurua handitzeko aukera erejasotzen du.
Marseilla da, Parisen ondoren, biztanle gehien duen Frantziako bigarren hiria. Gainera, hangoportua da maila komertzialean Europa osoko garrantzitsuena. Bertan, RTM enpresak, hirutranbia-lineez gain, bi metro-lineak eta metropoli-eremuko ferryen eta autobusen zerbitzuak erekudeatzen ditu.
Urbos plataformako tranbia berriak 7 modulukoak izango dira 42,5 metroko luzerarako eta gauregun hirian zerbitzua ematen duten ibilgailuen antzeko diseinua izango dute: historikokiMarseillaren identifikazio-ikur izan diren itsasoko elementuak gogora ekartzen dituen estetika.Aurreikuspenen arabera, CAFek hornitutako unitateek sareko 3 lineetan funtzionatuko dute.Gainera, T3 linea laster hiriko iparralderantz eta hegoalderantz luzatzea aurrez ikusi dute.
Proiektua Aix-Marseilla-Proventza metropoliko mugikortasun-agendaren eta garraio-planarenbaitan sartuta dago. Horren helburua da bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea garraiopublikoko zerbitzuak eta azpiegiturak hobetuta. Zehatzago esanda, tranbia-sarea zabaltzea eta,horren bidez, metropoliko mugikortasunaren bizkarrezur bihurtzea da inbertsio-programarenlehentasunezko helburuetako bat.
Beste behin, CAFek Frantziako merkatuaren alde egindako apustua berretsi da. Hain zuzenere, proiektu ugari garatu du bertan. Horien artean, azpimarratu beharrekoa da Pariseko RER Baldiriko linearako 146 treneko hornidura esleitu ziotela iaz kontsortzio bidez. Horrez gain,SNCFrentzat eskualdeko 28 treneko kontratua eskuratu zuen (beste 75 tren hornitzeko aukeraere jasotzen du kontratuak), Nantes, Besançon eta St.Etienne hirietarako tranbiak hornitzekoproiektuak eskuratu zituen eta Lyoneko metroko D lineako trenen flota birgaitzeko kontratua ereeskuratu zuen. Gainera, ezin dugu ahaztu ekainean Montpellier Méditerranée Métropolek 60tranbia hornitzeko esleitutako kontratu esanguratsua. Hain zuzen ere, horixe izan da aurtenorain arte Frantzian lortutako tranbia-kontratu handiena eta, kontratu berri honekin batera,agerian geratu da CAFek segmentu honetan mundu mailako merkatuan lider posizionamenduirmoa duela.
Halaber, CAFek duela gutxi itxi du Frantziako Alsazia eskualdean dagoen Reichshoffenekofabrikazio-lantegia erosteko akordioa. Neurri horrek Frantzian duen produkzio-gaitasuna indartudu herrialdean bideratzen ari den hazkunde-estrategiaren baitan. Lantegi horri eta CAFekBagnères de Bigorren duen fabrikari esker, CAF herrialdeko tren arloko bigarren erreferenteindustrial gisa sendotu da.
Joan prentsa-oharretara