Autoridad Portuaria de Pasaia

01/12/2023 | News release | Distributed by Public on 01/12/2023 05:16

Pasaiako Lonjan kafetegi eta jatetxe berri bat irekitzeko lizitazioa zabalik

  • Portu Agintaritzak arrantza-lonjaren eraikin nagusian dagoen ostalaritza-establezimendu bat gaitu eta ustiatzeko lehiaketa hasi du.

Pasaiako Portu Agintaritzak portuko arrantza-lonjaren eraikin nagusian dagoen gune berri bat kafetegi-jatetxe gisa gaitu eta ustiatzeko lizitazioa ireki du.

Zehazki, beheko solairuan 235 m2 eta goiko solairuan 250 m2 dituen lokala da, eta Portu Agintaritzak 20 urterako emango du emakida, lehiaketa bidez, kafetegi eta jatetxe bat gaitu eta ustiatzeko.

Aurkeztutako eskaintzen artean, honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: proposatutako negozio-eredua, non garrantzi berezia hartzen duten honako alderdi hauek: lehengaiaren jatorria edo ordutegiak erabiltzaileen beharretara egokitzea; azpiegituran egingo den inbertsioa; Erantzukizun Sozial Korporatiboa, non baloratuko diren zuzeneko lanpostuak sortzea eta/edo dibertsitate funtzionala edo baztertzeko arriskua duten langileak kontratatzea; ostalaritzako esperientzia; altzarietan inbertitzea; edo espazioak eta barne-diseinua proposatzea, besteak beste.

Portuko Agintaritzak hasitako lehiaketan parte hartzeko epea 2023ko martxoaren 14ko 14:00etan amaituko da. Eskaintzak Sektore Publikoko Lizitazio Elektronikoko Zerbitzuen Plataformaren bidez aurkeztu ahal izango dira, eta hor ere eskuragarri egongo dira pleguak eta dokumentazio osagarria, libreki, zuzenean eta doan. Informazio hori, gainera, Pasaia Porten web orriko "Argitalpenak " atalean kontsultatu ahal izango da.