Results

Mondragon Unibertsitatea

02/07/2024 | Press release | Distributed by Public on 02/07/2024 02:55

Lan-eskaintza STEM eta digitalizazio arlorako hiru irakasle-ikertzaile kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 07·02·2024

Lan-eskaintza

STEM eta digitalizazio arlorako hiru irakasle-ikertzaile kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko martxoaren 1ean.

07·02·2024

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateakhiru irakasle-ikertzaile kontratatu nahi ditu STEM eta digitalizazio arlorako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko martxoaren 1ean.

Hauk dira kontratatu nahi diren irakasle-ikertzaileen profilak:

Irakaslea-ikertzailea Hezkuntza digitalean (bidali CV, hemen)

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana hobesten da.
  • Doktorea izatea hobesten da.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Irakaslea-ikertzailea Teknologiaren didaktikan (bidali CV, hemen)

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Hobetsiko da eskarmentua Hezkuntzako berrikuntza digitalean.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Irakaslea-ikertzailea Matematikaren didaktikan(bidali CV, hemen)

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Lan esperientzia: eskolan eskarmentua izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi [email protected]helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.