Mondragon Unibertsitatea

05/08/2024 | Press release | Distributed by Public on 05/08/2024 11:53

HDG gradua Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan 2024·05·08

HDG gradua

Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan

Europako erakundeetan egiten den lana bertatik bertara ezagutzeaz gain, workshop, bilera eta bisita ugari egin dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek.

2024·05·08

Apirilaren 29tik maiatzaren 3ra Bruselan egon dira Humanitate Digital Globalak (HDG)graduko bigarren mailako ikasleak. Ikasketa eta lan-bidaia honetan workshop, bisitaeta bilera ugari egin dituzte ikasleek. Bidaia hasteko, esaterako, Europako Eskualdeetako Batzordea ezagutu zuten, eta Marta Marin eta Amaia Belokiren eskutik azalpen ugari jaso zituzten Europar Batasuneko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan. Bertan, erregioen Batzordearen egitura eta funtzioak ezagutu ahal izan zituzten, eta Europako Parlamentua ere bisitatu zuten.

Europako Parlamentuara ezagutzeaz gain, lan-bidaian bertatik bertara ezagutu dituzte beste zenbait erakunde ere. Becentralcampus digitaleko ordezkariekin elkartu ziren; erakunde horretan biltzen diren 60 ekintzaile baino gehiagoren lanaz hitz egiteko, eta gizartean eragiteko eta startup-ak sustatzeko lanean nola aritzen diren ezagutzeko. Bruselako #smartcity ereduaz ere luze eta zabal aritu ziren ikasleak estrategiaren arduradunekin, eta azkenik, Bruselan bertan dagoen FARI - AI for the Common Good Institutera joan ziren.

Goiko argazkian, ikasleak Leire Cancio eta Aitor Zuberogoitia irakasleekin, Europako Parlamentura egindako bisitan.