Ayuntamiento de Barakaldo

04/25/2024 | Press release | Distributed by Public on 04/26/2024 06:12

Lutxanako liburutegian hezkidetzari buruzko doako tailerrak egingo dira maiatzean

2024/04/25

Lutxanako liburutegian hezkidetzari buruzko doako tailerrak egingo dira maiatzean

Proposamenak ordu eta erdiko 3 tailer ditu, etxean berdintasunez hezi nahi duten guraso eta hezitzaileentzat. Maiatzaren 8, 15 eta 23an egingo dira, 18:00etatik 19:30era. Interesdunek apirilaren 29tik aurrera eman dezakete izena, Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez edo Barakaldoko liburutegietan.

Lutxanako udal-liburutegian hezkidetzari buruzko doako prestakuntza-tailerrak egingo dira maiatzean, Matiz Elkarteak antolatutakoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzarekin elkarlanean.

Proposamenak ordu eta erdiko 3 tailer ditu, etxean berdintasunez hezi nahi duten guraso eta hezitzaileentzat. Maiatzaren 8, 15 eta 23an egingo dira, 18:00etatik 19:30era.

Lehenengo tailerrak, zehazki, gizonezkoen sozializazioa eta maskulinitate alternatiboak izango ditu oinarri, baina neska-mutilek gustukoen dituzten ipuinetako erreferente nagusiak ere berrikusiko ditu. Hurrengo bi tailerretan, etxeko eta bizitzako lehen urteetatik aurrerako hezkidetzari helduko zaio, eta haur txikienen ipuin eta pertsonaia gogokoenek hartzen duten garrantzian jarriko da arreta.

Interesdunek apirilaren 29tik aurrera eman dezakete izena*, Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez edo Barakaldoko liburutegietan.

* Izen-ematea banakakoa da.Hiru tailerretan parte hartu nahi dutenek tailer bakoitzean eman behar dute izena, baina bereizita.