05/12/2023 | Press release | Distributed by Public on 05/12/2023 05:28
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) martxoko Administrazio Kontseiluan onartu zuen Buenavista kaian guztira 7.246,71 m2-ko terminal balioanitza gaitu eta ustiatzeko lehiaketa irekitzea.
Lursaila salgaiak baldintza onenetan manipulatzeko portu-zerbitzuak emateko erabiliko da, eta Pasaiako portuan salgai orokorren eta solteko gaien trafiko berriak sortzeko balioko duela espero da, baita edukiontziei sarrera emateko ere.
Emakida gutxienez 10 urterako emango da, eta 30 urtera arte luzatu ahal izango da, esleipendunak bere eskaintzan egingo dituen inbertsioen eta lizitazioan sartu behar duen amortizazio-planaren arabera.
Eskatzaileek 2023ko uztailak 7ra arte aurkez ditzakete eskaintzak Sektore Publikoko Lizitazio Elektronikoko Zerbitzuen Plataforman. Bertan, eskura dituzte oinarriei eta baldintzei dagozkien pleguak, bai eta beharrezko dokumentazio osagarria ere.
Hori guztia Pasaia Port-en web orriko "Argitalpenak" atalean ere eskura daiteke.
% 80 emanda
Espazio honen ustiapenaren esleipena beste emakida berri batzuei gehituko zaie, hala nola Ondartxoko kaia Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea Albaola Itsas Faktoriak amortiza dezan (2.700 m2), La Herreran 1.450 m2-ko eremua Sprilur-eri ematea ekonomia urdineko proiektuei lotutako eraikin bat egiteko, edo Lezon 30.000 m2-ko partzela bat Sobrinos de Manuel Cámara-ri.
"Espero dugu lizitazio berri honek Pasaian epe luzera beste operadore bat egotea bermatuko duela eta, horrela, ingurunearen lehiakortasunean laguntzen jarraituko duela. Gainera, terminalen azaleraren %80 inguru izango dugu emakida erregimenean", nabarmendu du Joakin Telleria PPAko presidenteak.