Autoridad Portuaria de Pasaia

12/22/2022 | News release | Distributed by Public on 12/22/2022 07:05

Arantxa Tapia sailburuak Pasaiako Portua bisitatu du

  • Jardunaldian, PPAko lehendakaritzarekin eta zuzendaritzarekin bildu da, Estatuko Portuek onartutako marko estrategiko berria ezagutzeko, bai eta portuaren hurrengo helburuak eta erronkak ezagutzeko ere.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak bisita instituzionala egin du Pasaiako portura, abenduaren 22an, eta Joakin Telleria Portu Agintaritzako presidentearekin eta portuko enpresetako ordezkariekin bildu da.

Jardunaldia 09:00tan hasi da, eta bilera batean, Joakin Telleria PPAko presidentearen eta David Candelario PPAko zuzendariaren eskutik, Estatuko Portuek onartutako marko estrategiko berria ezagutu du, baita Pasaiako Portuko trafikoen, inbertsioen eta proiektuen egoera ere.

Gainera, Portu Agintaritzaren erronka eta helburu nagusiak ezagutzera eman dira, besteak beste, kaietarako irisgarritasuna hobetzea, ingurunearekiko eta inguruko udalerriekiko jasangarritasuna bultzatzea eta ahalik eta portu eraginkorrena lortzea.

Datozen hilabeteetarako aurreikusitako proiektuen artean, adibidez, Sobrinos de Manuel Camara enpresaren 4.500 m2-ko biltegi berri bat eta itsas unibertsoarekin lotutako ekonomia urdinaren eskaerari erantzuteko bulego-eraikin bat daude, SPRI Taldeak altxatuko duena.

Arantxa Tapiaren bisita amaitzeko, Pasaiako portuko operadore nagusiekin bildu da, Eusko Jaurlaritzaren eta portu-inguruko enpresen arteko harremana estutzeko.