Ayuntamiento de Barakaldo

04/15/2024 | Press release | Distributed by Public on 04/15/2024 04:32

Barakaldoko liburutegiek Barakaldo Hitza XXI. Literatur Jardunaldietan parte hartuko dute, apirilaren 19tik 28ra

2024/04/15

Barakaldoko liburutegiek Barakaldo Hitza XXI. Literatur Jardunaldietan parte hartuko dute, apirilaren 19tik 28ra

Interesatuek apirilaren 15etik aurrera izena eman ahal izango dute, udalaren web-orriaren egoitza elektronikoaren bidez zein Barakaldoko liburutegietan bertan

Barakaldoko liburutegiek Barakaldo Hitza XXI. Literatur Jardunaldietan parte hartuko dute, apirilaren 19tik 28ra.

Aurtengo edizioan, Sonia Rueda artistaren "Hitz Politak Barakaldon" erakusketa izango da ikusgai liburutegi Nagusian eta San Bizente eta Lutxanako liburutegietan. Apirilaren 22tik ekainaren 15era ikusi ahal izango da.

Bestalde, antolatutako ekitaldien barruan, honako jarduera hauek dira udal liburutegietan izango direnak:

  • Gurutzetako liburutegia. Apirilaren 23an. Ipuin kontaketa. PANPOX "Ipuin Faktoria". 6 - 8 urte bitarteko haurrei zuzendua

18:00 - 19:00

  • Arrontegiko liburutegia. Apirilaren 24an. Haurrentzako tailerra. LA TALLERTEKA. Ipuin kontaketa kubo ilustratuen bidez. 5 - 7 urte bitarteko haurrei zuzendua

18:00 - 19:00

  • San Bizenteko liburutegia. Apirilaren 25ean. Ipuin kontaketa. PANPOX. "Historia kontalaria" 6 - 8 urte bitarteko haurrei zuzendua

18:00 -19:00

Jarduera guztiak euskaraz izango dira eta doakoak izango dira eta nahitaezkoa izango da aurretizko izen-ematea, Barakaldon erroldatuta daudenek lehentasuna izanez.